Zenbat minbizi eragotzi litezke erabaki politikoekin?

  • Otsailaren 4an Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna da eta horrekin bat eginez atzo txosten bat argitaratu zuen Nazio Batuen Erakundeko Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak.


2014ko otsailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
NBEk munduan minbizia kasuak urteko 22 milioira ailegatuko direla estimatzen du. (Argazkia: Eldiario.es)

Mundu osoko 250 ikertzaile baino gehiagok parte hartu dute txostenean eta minbizi kasuak abiadura kezkagarrian handitzen ari direla azpimarratzen dute.

Nabarmendu dutenez, bi hamarkadako epean diagnostikatutako minbizi kasuak urteko 22 milioira ailegatuko dira munduan. Horregatik, diagnostiko goiztiarren beharra azpimarratu dute atzo Londresen aurkeztutako dokumentuan.

Gaur egungo kasuen %60 baino gehiago Afrikan, Asian, Ertamerikan eta Hego Amerikan gertatzen dira, eta gaitz horrengatiko mundu osoko heriotzen %70 baino gehiago kontinente horietan batzen dira.

Diagnostiko goiztiarren faltak eta tratamendu desberdinetara iristeko arazoek egoera okertu egiten dute. Horregatik, garapen bidean diren herrialdeetan diagnostiko goiztiarrak egiteko baliabideak eta minbizia gainditzeko beharrezkoak diren tratamenduak edukitzeko erraztasunak egongo balira kasu asko saihestuko liratekeela nabarmendu zuten bertaratutako mediku eta ikertzaileek: “Diagnostiko goiztiarrak behar dira desesperatuki”.

Dokumentua mundu osoko politikariei minbiziaren aurkako neurri egokiak hartzeko lagungarria da eta minbiziaren aurkako kompromisoa hartu behar dutela adierazi zuten ikertzaileek: “Gobernuek kompromiso politikoa erakutsi beharko lukete teknologia handiko azterketa goiztiarren inplementazioa modu progresiboan handitzeko”.

Gainera, gaixotasuna saihesteko neurriak sustatzeko beharra adierazi zuten, hala nola ariketa fisikoa areagotzea eta obesitatea gutxiagotzea.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Minbizia
2024-01-14 | Leire Artola Arin
Minbiziaren ginkanan, pertsona zelulen aurretik jartzeko aldarria

Minbizia. Mediku bat zuri begira hitz hori ahoskatzen entzuten duzunean amildegi bat zabaltzen zaizu erraietan. Aldakek dar-dar eta aldaketarako indar falta”. Izan Iñurri elkarteko kideak horrelaxe hasten dira definitzen gero eta ohikoagoa den gaixotasunak... [+]


Eguneraketa berriak daude