Zein alternatiba izan ditzake Euskal Herriko zerga sistemak?

  • Ekainaren 18 eta 19an egingo da Nazioarteko Mintegia Donostian, UNED-Bergarak eta Manu Robles-Arangiz institutuak antolatuta. Bertan, euskal zerga sistemaren inguruan hausnartuko dute parte-hartzaileek. 


2015eko ekainaren 17an - 10:06
Ekainaren 18 eta 19an izango da euskal zerga sistemaren inguruko mintegia Donostian (argazkia: mrafundazioa.eus)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egungo sistemaren diagnostikoa egiteaz gain, alternatiba ezberdinak ezagutzeko aukera ere izanen da mintegian. Hainbat hizlari gonbidatu dira horretarako, hala nola, Maria Pazos (genero parekidetasunaren aldeko politika ekonomikoetan aditu), Carlos Sanchez (ekonomilari kritikoa), Ignacio Zubiri (Ogasuneko katedraduna) Lourdes Serna (Doktorea zientzia ekonomikoetan) edota Mercedes Vallejo (ekonomilaria eta EHUko irakaslea).

Jardunaldiak Ibaetako Kanpusean izanen dira, Barriola aularioan, 9:00tatik 14:00tara. 

ELA sindikatuak aldaketak proposatu ditu zerga sisteman

Asteartean egindako aurkezpenean, Manu Robles-Arangiz institutuaren bultzatzaile den ELA sindikatuak fiskalitatearen inguruko hainbat proposamen aurkeztu ditu.

Adolfo Txiki Muñoz sindikatuko idazkari nagusiak adierazi du fiskalitatea Euskal Herriko eztabaidetan gai nagusietako bat izan behar lukeela, eta azpimarratu du eremu honetan “sakoneko aldaketa” egin ezean, bazterketa soziala jasaten duen jendeak “oso gaizki” pasako duela.

EAEk zerga sistemaren gaineko “erabateko eskumena” izan behar lukeela adierazi du Muñozek, eta Gasteizko Parlamentuari gai honi begira legeak egin ditzala eskatu dio. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Eguneraketa berriak daude