Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar. Zaurgarritasun-indizearen erabilerak eta matrikulazio biziaren kudeaketak egoera ikaragarri hobetu omen du. Saiatu gara ulertzen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ondorio horiek nola lortu dituen, gure eskolako jolaslekuan eta geletan ez baita panorama aldatu.
2024-2025eko matrikulazio datuak aztertzen dituen Hezkuntza Sailaren txostena hartu dugu eskutan. Ahozabalik utzi gaituzte bertan azaldutako datuek, datu demografikoekin eta errealitatearekin kontraesan nabarmenean baitaude. Txostenaren arabera, Euskal Herrian immigrazio tasarik altuena duen herrian (%20,5), eta azken urteetan tasa hori etengabe gora egiten ari den arren, herriko errealitatea goitik behera aldatu omen da. Zaurgarritasun indizea ikasturte bakarrean 23 puntutan jaitsi omen da eremuan. Gure eskolan, berriz, %51,06tik %12,24ra: 39 puntuko jaitsiera. Desoreka desagertu soilik ez, Hezkuntza Sailaren arabera, ikastolak egoera zaurgarrian dauden familietako ikasle gehiago eskolaratu ditu Haur Hezkuntzako 2 urteko geletan.
Hezkuntza Sailak dioenaren arabera, bere kudeaketa apartari esker lortu da oreka hori. Zehazki, inongo neurririk aplikatu gabe. Akaso, 2023-2024an gure eskolari bi matrikulazio kentzeaz damututa, nork daki. Nola da posible harturiko neurrien balorazio oso ona egitea, ia mugimendurik egin ez badu eta egin dituenak eskola publikoa kaltetu badute?
Nahikoa litzateke gure eskolara gerturatu eta galdera gutxi batzuk egitea, Jaurlaritzak erabiltzen duen zaurgarritasun indizeak sinesgarritasun eta fidagarritasunik ez duela argi ikusteko
Egia da azken urteotan eskola publikoaren komunitate osoak lan bikaina egin dugula, eta matrikulazio datu onak lortu ditugula; familien jatorria, euskararen ezagutza eta egoera sozioekonomikoa orekatuagoak dira. Hala ere, nola da posible Eusko Jaurlaritzak gure zaurgarritasun indizea %12koa dela esatea? Nahikoa litzateke gure eskolara gerturatu eta galdera gutxi batzuk egitea jakiteko ez dela egia eta Jaurlaritzak erabiltzen duen zaurgarritasun indizeak sinesgarritasun eta fidagarritasunik ez duela argi ikusteko.
2025-2026ko matrikulazio datuei begiratuz gero, Eskola Publikoan matrikulatzeko eskaera egin duten familien %68ak jatorria atzerrian du eta familien %83ak ez du euskara ezagutzarik. Egoera sozioekonomiko zailean dauden familietako ikasle gehienek Eskola Publikoan eman dute izena. Baina, azken datuak horiek izanda ere, Eusko Jaurlaritzak dio zaurgarritasun indizea soilik %24,39koa dela; eremukoa, berriz, %17,44koa.
Erabat eztabaidagarria den zaurgarritasuna neurtzeko Jaurlaritzaren indizeak dioena dioela, eskuragarri dauden eta kontrastatu daitezkeen datu objektiboek erakusten dute Ordizian desoreka oso handiak daudela. Eusko Jaurlaritzak modu orokorrean hartu dituen neurriak eta orain arte harturiko erabakiak ez dira nahikoak izan Ordiziako desoreka bideratzeko. Gure herriko eta antzeko egoeran dauden herri eta auzoetan premiazkoak dira desoreka hauek modu esanguratsuan gutxitzeko esku-hartze bereziak, ikasleak familien jatorriaren, euskara ezagutzaren edo egoera sozioekonomikoaren baitan modu orekatuan banatuta. Posible den heinean, familien ikastetxea aukeratzeko askatasuna kontuan hartzea komeni da, baina herriko orekaren gainetik jarri gabe. Neurri hauek ezinbestekoak ditugu herriko aniztasuna modu aberasgarrian bizitzeko eta elkarbizitza, berdintasuna, justizia soziala, inklusioa eta euskalduntzea bultzatzeko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari dagokio neurri zehatzak hartzea, eta udalak, alderdi politikoek eta beste eragileek ere lagundu beharko lukete bide horretan. Bestela, desoreka eta tentsioa betikotzea besterik ez dugu lortuko, urteroko matrikulazio lehia eta gatazka eraginez. Ez dugu hori nahi, ez eskola publikoarentzat, ezta Ordiziarentzat ere.
Herriko ikastetxeen egonkortasuna eta ikasleen banaketa orekatuagoa bermatuko duen plana behar dugu. Bada garaia horretarako.
Ordiziako Euskal Eskola Publikoko komunitatea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]