Zartada Gazte Ekimena aurkeztu dute

  • Martxoaren 18, 19 eta 20an izango da Gasteizen, eta Euskal Herriko gazte mugimenduen topagune izatea du helburu.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko urtarrilaren 19an - 07:57
Azken eguneraketa: 09:01
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zartada Gazte Ekimena ezagutzera eman dute sare sozialetan. Antolatzaileen arabera, Euskal Herriko gazteria eta gazte mugimenduak batu, aktibatu eta elkarlanean jartzea bilatzen du ekimenak, elkarrekin hausnartu, ikasi eta mobilizatzeko. Abenduan egin zuten lehen asanblada Gasteizen, eta bertan ondorioztatu zuten elkargune baten beharra. Hortik abiatuta, martxoaren 18, 19 eta 20an Gasteizen elkartzeko proposamena plazaratu dute, "Bat egitetik, hamaika izatera" lelopean.

Ikasturte hasieran Euskal Herriko zenbait eragile eta kide elkartu ziren "egungo testuinguruaz hausnartu eta erantzun bat artikulatu nahian". Ordutik, bilerak eta antolaketa espazioak martxan jartzen aritu dira, eta joan den abenduaren 29an Euskal Herriko gazteon asanblada deitu zuten ekimen honen berri eman eta gazte mugimenduetako hausnarketak ezagutarazteko.

Ekimen honek, azaldu dutenez, egungo testuinguruari "gazte belaunalditik" erantzun bat ematea du helburu. Horretarako martxoaren 18, 19 eta 20ko asteburuan mobilizazioa, formazioa eta aisialdia uztartuko dituzte. "Krisian dauden balio batzuk ere indartu nahi ditugu: kolektibotasuna, elkarlana, inkonformismoa… Gaur egun, gazteria jota eta material eta sinbolikoki ataka larrian, elkarlana eta batasuna inoiz baino beharrezkoagoak ditugu", diote ekimenaren bultzatzaileek.

Elkarlanean antolatu nahi dute egonaldia 

Asteburuko egonaldia antolatzeko lanketa eta ekarpen kolektiboa behar dela eta, baliabide eta marko ezberdinak jarriko dituzte prestakuntza lan horretarako eskuragarri, datozen hilabeteetan.

Antolaketa espazio horien berri emateko, ekimenaren xehetasun gehiagoren berri emango dute datozen asteetan, Instagram, Twitter eta Telegram kanalean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 29
Teknologia
Aldarrikapen istorioak

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

2025eko irailaren 29
Barra warroak
Kaleko orban beltzak

Eguneraketa berriak daude