Kale izendegi frankistak nola aldatu zituzten erakusten duen dokumentua

  • Zarautzeko hainbat kaleren izenak 1979an eginiko proposamen batetik datoz. Beste herri askotan bezala, lehen udal gobernu demokratikoak 40 urtez frankismoak inposaturiko izendegia aldatzeari ekin zion.


2018ko maiatzaren 31n - 12:52
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtzi Odriozolak sare sozialetan eman du dokumentuen berri. Herriko ia kale guztiak frankismoari gorazarre egiteko izena zutela ikusten da agirietan, eta nola orduko udal taldearen ekimenez, euskarazko izenengatik ordezkatzeko proposamena egiten den.

“Kale izen zerrenda hau 1979ko azaroaren 12ko Udal Batzarrak probisionalki, horretarako izendatu zen komisioaren proposamena baieztatu du”, dio dokumentuak lehen lerroetan.  Behin-behineko proposamenarekin herritarren bat ez balitz ados egongo, abenduaren 9a arteko epea eman zitzaien kexak posta bidez bidaltzeko. Behin betiko zerrenda abenduaren 17an onartuko zela dio dokumentuak.

Hala, "Plaza de España" izena zuenak "Musika Plaza" izatera igaro zen, "Primo de Rivera" kalea "Zigordia" kalea bilakatu zen, "Generalísimo" etorbidea, berriz, "Gipuzkoa" kalea. Beste kale batek "Calvo Sotelo" zuen izena, azken gobernu frankistako agintaria eta ondoren Espainiako Presidente izango zena, "Ipar kalea" jarri zioten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!