Zapatisten etorrera antolatzeko asanblada irekia egingo da Gasteizko Gaztetxean

  • Oztopo asko izan badituzte ere, Zapatisten espedizioa heldu da jadanik Europara. Vienara heldu ziren duela gutxi, eta Europatik bueltaka ibiliko dira, Euskal Herria barne.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko irailaren 22an - 08:14
Azken eguneraketa: 10:20
Escuadrón 421, zazpi zapatistek osatua, Bartzelonako bisitaldian (Argazkia: Lucas Guerra / La Directa)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bira Zapatistak Euskal Herrian egingo duen egonaldia antolatzen dabil taldetxo bat, baina parte hartu nahi duten kolektibo zein norbanakoak batzeko deia egin dute.

Horretarako, asanblada irekia antolatu dute Gasteizko Gaztetxean asteazken honetarako. Irailaren 22an, 19.00tan, Gaztetxean elkartuko dira Zapatisten etorrera antolatzen lagundu nahi duten guztiak. Mirari Ullibarri da antolatzaileetako bat, eta Hizpidean izan dugu bera gaur, Zapatisten bidaiatzeko gorabeherez hizketan eta asanbladara gerturatzeko dei eginez.

Hemen entzungai:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
Eguneraketa berriak daude