argia.eus
INPRIMATU
Zapatisten etorrera antolatzeko asanblada irekia egingo da Gasteizko Gaztetxean
  • Oztopo asko izan badituzte ere, Zapatisten espedizioa heldu da jadanik Europara. Vienara heldu ziren duela gutxi, eta Europatik bueltaka ibiliko dira, Euskal Herria barne.

Hala Bedi @halabedi 2021eko irailaren 22a
EscuadrĂ³n 421, zazpi zapatistek osatua, Bartzelonako bisitaldian (Argazkia: Lucas Guerra / La Directa)

Bira Zapatistak Euskal Herrian egingo duen egonaldia antolatzen dabil taldetxo bat, baina parte hartu nahi duten kolektibo zein norbanakoak batzeko deia egin dute.

Horretarako, asanblada irekia antolatu dute Gasteizko Gaztetxean asteazken honetarako. Irailaren 22an, 19.00tan, Gaztetxean elkartuko dira Zapatisten etorrera antolatzen lagundu nahi duten guztiak. Mirari Ullibarri da antolatzaileetako bat, eta Hizpidean izan dugu bera gaur, Zapatisten bidaiatzeko gorabeherez hizketan eta asanbladara gerturatzeko dei eginez.

Hemen entzungai: