Zaldibarko zabortegitik ateartzen dena ez da kea, lurruna eta hautsa da Sos Deiak-en hitzetan

  • Ostegun arratsaldean kea dario berriz ere Zaldibarko Verter Reciclyngen zabortegiari, hainbat herritarrek sare sozialetan partekatu dituzten irudietan ageri denez. Hala ere, Sos Deiak jakinarazi du ez dela sua, bertan egiten ari diren lanek eragindako hauts eta lurruna baizik. Gaur, Zaldibar, Eibar, Mallabia, Elgeta eta Ermuan hiru orduko lanuztea eta mobilizazioak egin dituzte jazotakoa argitzeko.


2020ko martxoaren 12an - 17:15

Ezbeharra gertaturikoan egun luzez sutan egon zen Zaldibarko zabortegia dioxina eta furano kopuru handiak isuriz. Otsailaren 20an piztu zen azken aldiz sua. Orain, berriz ere kea ageri da zabortegiaren goiko aldean, Facebooken erabitlzaile batek zabaldutako irudietan ikusten denez.

Bestalde, Zaldibar Argitu plataformak deituta hiru orduko lanuzteak egin dituzte herritarrek Eibar, Mallabia, Elgeta, Ermua eta Zaldibarren. Mobilizazioak ere egin dituzte eta manifestazio eta bilkurak.

 Arratsaldean Eibar eta Ermua artean eta Markinan egitekoak ziren manifestazioak, hala ere, atzeratzea erabaki ditu plataformak: "Gure osasuna eta bizitzak erdigunera ekartzea da gure helburua eta arduraz jokatu nahi dugu oraongo honetan ere, koronabirusa dela-eta".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Eguneraketa berriak daude