Zaldibar kasuan herri-akusazio izatea galarazi diete Zaldibar Argituri eta Eskubide Sozialen Kartari

  • Zaldibar Argitu eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak salatu dute abuztuaren 2an kanpo utzi dituztela Zaldibarko zabortegiko hondamendian ea langileen eskubideen alorrean deliturik izan den ebatziko duen epaiketatik.


2021eko abuztuaren 2an - 08:45
Azken eguneraketa: 10:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zaldibar Argitu eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta apirilaren 30ean langileen eskubideen aurkako deliturik izan zen erabakitzeko kasutik kanpo utzi zituzten, maiatzaren 11n errekurtsoa aurkeztu zuten eta abuztuko lehen astean berriro ere herri-akusazio paperetik kanpo utzi dituzte.

"Juridikoki, baina, ez dago nahikoa arrazoirik gu kanpoan uzteko", diote atera duten ohar bateratuan. Autoaren arabera, interes gehigarri berezia egiaztatu behar da, "baina hori ez dago legez horrela araututa", oharrean adierazi dutenez. "Delitu publiko baten aurrean gaude, eta herritar gisa herri-akusazio gisa aurkezteko eskubidea dugu", diote.

"Gertaera honen eta Zaldibarko zabortegian gertatutako gauza askoren atzean argitu gabeko gauza asko dago. Harreman eta interes ilunak Eusko Jaurlaritzaren eta enpresa pribatuaren artean, langileen eskubide eta segurtasun urraketak, ingurumenaren aurkako ekinbideak... eta gertatutakoaren aurrean inork ez du ardurarik hartzen; ez enpresak, ez Eusko Jaurlaritzak. Horregatik da ezinbestekoa akusazio popular indartsua izatea, eta horregatik utzi nahi gaituzte kanpoan, gertatu zena ez dutelako argitu nahi", idatzi dute.

Herri Akusazio gisa aurkeztuko zirela jakinarazi zutenean adieraz zuten “kalean erakutsitako kezka eta indarra epaitegietara eramateko garaia” zela eta erantzukizun “zehatzak” argitzea eskatuko zutela. Amaitu dute berretsiz bai Zaldibar Argitu eta Euskal Herriko Eskubide sozialen Karta osatzen duten mugimendu sozialek jarraituko dutela 2020ko otsaileko hondamendia argitzen saitzen.

2020ko otsailaren 6an azken 40 urtean Euskal Herrian izandako hondamenik larriena gertatu zen, Bizkaiko ekialdean dagoen Zaldibar herrian, Verter Recycling 2002 S.L. enpresaren zabortegian luizi batek bi langile eta AP-8 autobidea azpian harrapatu ostean. Hondakin artean amiantoa zegoela agertu zen eta hurrengo orduetan zabor multzoak sua hartu zuen inguruko herriak kutsatuz. Bi langile hil ziren, bietako bat ez da sekula agertu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
2023ko otsailaren 14
Estoldak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!