"Zaintza pertsonak zaintzea baino gehiago da, lurra, haziak, ura, abereak, lurraldeak eta ondasun komunalak zainduko dituen sistema behar dugu"

  • Elikadura Burujabetzaren alde gauden emakume baserritar feministak gara eta ohituak gaude gure proiektu txiki agroekologikoak ez direla errentagarriak entzuten. Ez baititugu produkzio sistema oso mekanizatuak edo teknifikatuak erabiltzen, gure sistemak ez baitira bere tratamentu fitosanitario, ekologiko edo ez, guztiekin monolaborantza egitera behartzen gaituzten sistema intentsiboak.

Greba egunean goizeko piketean Atxondotik zutabea osatu zuten emakume baserritar feministek.

2023ko abenduaren 01an - 06:09

Izan ere gu gara eta ez dugu ekoizten, guk landu egiten dugu eta zaindu. Egunero saiatzen gara lan egiten dugun lur zatitxo bakoitza zaintzen, gurekin elkarbizi diren izaki bizidun guztiak zaintzen, gure elikadura sistema zaintzen, elikatzen ditugun pertsonak eta gurekin sarean lanean ari diren pertsonak zaintzen eta horrela elkart zaintzen gara. Gu gauden lurra emankorra da, biodibertsitatez gainezka dago, elikadura burujabetza eraikitzen ari gara eta zoriontsu gara.

Benetan ez gara errentagarriak? Kapitalismoak ulertzen duen hizkuntza bakarrean hitz eginez gero, hau da, termino ekonomikoetara joanez gero, pobreak gara sistemak hala egiten gaituelako eta aldiz guk bera aberats egiten dugu.

Eskerrak, atzo Euskal Herriko kaleetan erakutsi genuela, gizartearen indarrarekin lehentasunei buelta ematen ari garela eta bizitzaren zaintza erdigunean jartzea lortzen ari garela.

Izan ere, gure ikuspuntutik, zaintza pertsonak zaintzea baino gehiago da. Lurra, haziak, ura, abereak, lurraldeak eta ondasun komunalak zainduko dituen sistema bat behar dugu. Eta ezin ahaztu, zaintza elikatzetik ere badatorrela eta zaintza sistema bat antolatzeko guztion elikadura osasuntsua erdigunean jarriko duen sistema antolatu beharra daukagula aurretik. Elikadura sistema ez baita ekoizpenera eta eraldaketara mugatzen. Banaketa, kontsumoa, erosketa publikoa eta etxeak barneratzen dituen sistema oso bat da.

Handiak dira beraz aurrean ditugun erronkak eta handiagoa da Euskal Herriko Mugimendu feministak “denon bizitzak erdigunean” dinamikaren bitartez alor ezberdinetako eragileak zaintza sistemari begira jartzeko izan duen gaitasuna. Marko horretan, hainbat sindikatu, gizarte eragile, gizarte mugimendu eta abarrek Euskal Herriko zaintza sistema publiko komunitario baten alde gaudela aldarrikatu genuen atzo ozen, herria mugiarazi genuen. Denok dugulako eskubidea duintasunez zaindu eta zainduak izateko.  

Eta ez zen ezer hasi atzo eta bukatu ere ez zen ezer egin. Prozesuaren parte izan zen atzoko eguna eta itzela izan zen, zoragarria. Segi dezagun zaintza erregimen kapitalista, klasista, heteropatriarkal eta arrazista hau irauli arte pausuz pausu bidea egiten. Gu behintzat bidalagun izango gaituzue aurrerantzean ere.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Greba orokor feminista
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


2023-12-10 | Mikel Zurbano
Feminismoak ekonomia berrasmatzen

Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak bide ematen digu ekonomian genero ikuspegiak ekartzen duen begirada berriaz eta emandako urratsez hausnartzeko. Ekonomia konbentzionalak soilik etekinak lortzeko ahalegina egiten duen bitartean, genero ikuspegiak jendartearen eta... [+]


2023-12-04 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Zaintza deserosoa da, greba ere bai

Langile guztiok dakigu greba orokorra nola egiten den, eta zer ondorio dituen. Baina ez genekien greba feminista orokorra egin zitekeenik, ezta eraginik izan zezakeenik ere. Mugimendu Feministak konplexuak alde batera utzi eta erakutsi du zaintza jendarte osoaren auzia dela eta... [+]


Diskurtsoaren lapurreta

Azaroaren 16 eta 17an zainketei buruzko lehenengo euskal biltzarra egin da Donostian. Bertan, lehendakariak eta beste agintari batzuek zaintza sistema komunitarioa eta zaintzen inguruko itun soziala aldarrikatu dituzte. Azken asteotan, Eusko Jaurlaritzaren publizitateak... [+]


Analisia
Bideak egiten adinekoen zaintzan

Eguraldi gogaikarri, hotz eta euritsu batek Donostiako greba feminista lagundu zuen. Grebak estereotipoak hautsi eta adinekoen zaintzaileek emakume langile gisa dituzten eskubideak eskatu ditu, etxeko langile gisa kontratatuak baitira. Greba feminista orokorra! oihuka ibili... [+]


Eguneraketa berriak daude