Greba baten ondorengo galderak

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

2023ko abenduaren 01an - 10:23
Azken eguneraketa: 2023-12-04 13:35:57

Feminismoek aspaldiko eztabaida sakonak ireki dituzte. Haien artean zaintzaren eredua eta bere krisialdi sistemikoa. Urtearen hasieran Euskal Herriko mugimendu feministak zaintzaren arazoa bere lehentasunen artean kokatu zuen. Hausnarketaren ondorioz, greba orokor baten deialdia erabaki zen, sindikatuen gehiengoarekin batera, eta dagoeneko mobilizazioaren hurrengo egunean gaude.

Greba hau garatu da paradoxa baten erdian, zainketen krisiak gehien kaltetutako emakumeek ezin izan dutela parte hartu greban, eskubide hori ez edukitzeagatik edo galera ekonomikoa beren gain hartu ezin izateagatik. Dena den, nire ustez, mobilizazio hau izan beharko litzateke eztabaida sakonaren abiapuntua eta horretarako aktibazio ariketa bat egin beharko da galdera batzuk erantzuteko asmoz.

Zaintza sistemaren krisialdia, orain arte, ez da egon agenda sozialetan eta hau da niri bururatzen zaidan lehenengo galdera: zergatik gure jendartean zaintzak ikusezinak dira orokorrean? Zaintza gehienak generoaren araberako lan banaketarekin emakumeok asumitzen ditugulako? Agian emakumeok lortu dugun ikusgarritasuna ez da heldu esparru ezkutu honetaraino; hala ere, pentsamendu feministaren arabera, zaintza gizakien bizitzaren erdigunean dago, baina orain arte ez dira eragile sozialen gehiengoen mahai gainean egon.

Beste herrialdeetan bezala, Euskal Herriko zainketa sistema garatu da kapitalismoren beharraren arabera. Baina, zaintza izateko eskubidearen babesa, bai esparru materialean (elikadura, osasuna, etxebizitza), bai eremu sozialean (afektua, hezkuntza), garatu ahal dira benetan gure eredu ekonomikoan? Bizi garen eredu sozialean eskubidearen babesa eta zaintzeko beharrak ezin dira bermatu merkatuaren mende dagoen sistema batetik, are gutxiago merkatutik bertatik. Beraz, gizarte-ordena batere aldatu gabe, nekez lortuko dugu zerbitzu publikoek pertsonak eraginkortasunez eta duintasunez zaintzea. Sistema kapitalista baten zerbitzu publikoek egiten dituzten zainketek ez dute nahitaez birbanatzen aberastasuna, are gehiago desberdintasunak iraunarazten dituzte.

Baina oraingo zaintzaren krisialdiaren arrazoiak zeintzuk dira? Nire ustez, emakumeak lan-merkatuan sartzea (atzeko atetik, noski), enpleguen prekarietatea, migrazioak eta komunitate-loturen desagerpena erantzunen artean egongo dira, baina ez dira horiek bakarrik. Zainketen krisiaren jatorria kapitalismo globalaren emaitza da. Munduko ipar globalizatuko emakumeok inposatutako zaintzarako ardura beste emakume batzuei pasatu diegu. Horrela emakume pobreek, arrazializatuek eta baztertuek zainketa-krisiaren faktura ordaintzen dute beren denbora, indarra eta bizitzarekin. Emakume batzuek kristalezko sabaia hautsi dute, baina beste emakume batzuek kristal zatiak garbitzen jarraitzen dute.

Kapitalismoak argi dauka zaintzarako zerbitzuak prekarietatean murgilduta egon behar direla lan harremanak kontrolatzeko. Baina zaintzaren beharra lan esparruan bakarrik kokatu dezakegu? Are gehiago, edozein gizakik, emakume edo gizon izan, aukera dezake ez zaintzea bere inguruko bizitzak horrela erabakitzen badu? Nire ustez, momentu honetako feminismoaren hausnarketa sakonena zera litzateke: gizakumeen artean zaintzeak esan nahi duela beste pertsonen beharrak asetzeko adi egotea. Joera bat da, edozein komunitateko partaideen joera. Horrela ikusita, zaintzea lan jakin batzuk egitetik haratago doa? Agian pertsonen artean sortzen den loturarekin du zerikusia, eta horregatik ez du lekurik merkatuaren eskeman.

Hegoafrikan, “Ubuntu” filosofiak ikuspuntu oso ezberdinetik begiratzen dio zaintzari. Honakoak dira bere edukiak: enpatia, elkartasuna, adiskidetza, anai-arrebatasuna, barkamena eta pluraltasuna. Funtsezkoa izan da Afrikako hainbat komunitateren erresistentzia eta elkar laguntza antolatzeko. Kontzeptuaren oinarria da giza lotura unibertsal bat dagoela, eta horrek gizakiak erronkak gainditzeko gai izatea eragiten duela, batuta daudelako. Horregatik zaintza komunitatearen ardura da, ez emakumeena, ez merkatuena, ez zerbitzu publikoena.

Krisialdia areagotuko da gure artean, kapitalismoak ez duelako mugarik. Nire ustez, zaintza ereduen alternatibak eztabaida horretan kokatzen baditugu, martxan jarriko dugu benetako iraultza feminista. Hala bedi!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Greba orokor feminista
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


2023-12-10 | Mikel Zurbano
Feminismoak ekonomia berrasmatzen

Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak bide ematen digu ekonomian genero ikuspegiak ekartzen duen begirada berriaz eta emandako urratsez hausnartzeko. Ekonomia konbentzionalak soilik etekinak lortzeko ahalegina egiten duen bitartean, genero ikuspegiak jendartearen eta... [+]


2023-12-04 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Zaintza deserosoa da, greba ere bai

Langile guztiok dakigu greba orokorra nola egiten den, eta zer ondorio dituen. Baina ez genekien greba feminista orokorra egin zitekeenik, ezta eraginik izan zezakeenik ere. Mugimendu Feministak konplexuak alde batera utzi eta erakutsi du zaintza jendarte osoaren auzia dela eta... [+]


Diskurtsoaren lapurreta

Azaroaren 16 eta 17an zainketei buruzko lehenengo euskal biltzarra egin da Donostian. Bertan, lehendakariak eta beste agintari batzuek zaintza sistema komunitarioa eta zaintzen inguruko itun soziala aldarrikatu dituzte. Azken asteotan, Eusko Jaurlaritzaren publizitateak... [+]


Analisia
Bideak egiten adinekoen zaintzan

Eguraldi gogaikarri, hotz eta euritsu batek Donostiako greba feminista lagundu zuen. Grebak estereotipoak hautsi eta adinekoen zaintzaileek emakume langile gisa dituzten eskubideak eskatu ditu, etxeko langile gisa kontratatuak baitira. Greba feminista orokorra! oihuka ibili... [+]


Eguneraketa berriak daude