Ostegunean honetan Zadorra Bizirik plataforma aurkeztu dute. Arabako ibaien %70a egoera txarrean dago, URAk egindako txostenaren arabera.
Talde berriari lurraldeko ibairik "nabarmenaren" izena jarri diotela azaldu dute agerraldian, baina Arabako ibai guztiekin lan egingo dutela argi utzi dute plataformaren bozeramaileek.
"Arabako ibaien %70a egoera txarrean dago, URAk egindako txostenaren arabera. Diagnostiko honekin bat gatoz eta aldatu beharra dago", azaldu dute agerraldian.
Gizarte eta ingurumen mailako eragileek, alderdi politikoek eta hainbat norbanakok osatzen dute Zadorra Bizirik plataforma eta honen sorrera lehen urrats bat dela azaldu dute. "Arabako ibaiak berriro ere espazio publiko biziak izatea nahi dugu".
Plataformaren helburua Arabako ibai guztien egoera ekologiko eta kimikoa ona izatea lortzea da eta modu honetan, gizakion osasuna babestea, hornidura ziurtatzea eta ekosistema naturalak eta biodibertsitatea berreskuratzea: "Hori lortzeko neurri zehatzak eskatuko dizkiegu erakundeei".
Zadorra Bizirik manifestua ere aurkeztu zuten ostegun goizeko agerraldian.
(Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra)
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Urak aske dokumentalak naturarekin dugun harremanari buruz hausnartzen du, eta etorkizunean biodibertsitatea izaten segitzeko zer bide egin behar genukeen irudikatzen du. Bi urtegi handi husteko eta haien presak kentzeko egindako urratsak azalduko dizkigu; Vezins Normandian... [+]
A ze fauna! atalaren lehen denboraldian, olatuz-olatu hainbat itsas izaki aurkeztu dizkizuet txoko honen traineruko kareletik. Ordea, bigarren denboraldiko nire lehen artikulua lagun bati gorazarre egin eta bere lanaren garrantzia azpimarratzeko erabili nahi dut:... [+]
Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu... [+]
Arturo Elosegi biologian katedraduna da, Ibai Ekologia ikerketa taldeko kidea eta unibertsitateko irakaslea. Egonarria saioan Eli Pagolarekin mintzatu da ibaiek duten garrantziaz, izan ere, ura garbitzeko gaitasun handia dute eta mundu mailan ekosistema dibertsoenetakoak dira... [+]
Hitz egin dugu baratze inguruko intsektuez. Ura premiazkoa da elikagaiak sortzeko, eta proiektu asko dira erreken inguruan martxan jartzen direnak. Eta baita ere elikagai bila erreketara arrantzara joaten direnak. Gaur erreketako biziari begiratuko diogu. Biologian katedraduna,... [+]
Ikasleekin uraren gaia lantzeak askorako eman du Legutioko Garazi eskolan: ikastetxeko komunetako iturri eta dutxetan ura alferrik ez galtzeko modua ezarri dute, eskolako ortuan euri ura aprobetxatzeko sistema planteatu dute eta herriko errekatik zaborra ateratzen 70 bat lagun... [+]
Sinopsia: "Izokina, berriro, igerian dabil nire altzotan eta iturburuetan Piriniotako muturluzea eta bisoi europarra bizi dira oraindik. Gure arteko harremanaz hitz egin nahi dizuet: garai bateko latsarien laztanez, presek eragindako zauriez, zuen jostaldien kilimez,... [+]
Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]
Ibai ondoan bizi dira Ainhoa Gutiérrez del Pozo eta Eli Pagola Apezetxea. Zentral hidroelektrikoekiko jakinminari tiraka hasita ikerketa eta zinema uztartzen dituen arte esperientzia prestatzen ari dira, Hernaniko Sormen Bekari esker: arte ikerketa honetan, harremanetan... [+]
Arrain hilak eta bitsa azaldu ziren Nerbioi ibaian iragan aste bukaeran, Markijanako industriagunearen parean, hain zuzen ere. Ertzaintzak ikerketa abiatu du isuriaren nondik norakoak argitzeko.
Donostiako Urumea ibaian zer gertatzen ari den argitu beharra dagoela salatu du Eguzki elkarte ekologistak. Hilik aurkitutako animaliak hegaztiak izateaz gain aingirak ere badira, neurri guztietakoak.
Asteazken goizean isurketa kutsakor baten berri eman du Eguzkik Urola ibaian, Zestoako Iraeta auzoan. Isurketatik metro gutxira dagoen hiltegian jarri du fokua talde ekologistak.
Europako ibairik garrantzitsuenetakoa da garraioari dagokionez, baina ur-maila baxuak itsasontzien pasabidea zaildu egin du. Alemaniako hainbat fabrikak haien produkzioa gutxitu edo gelditu beharko dute merkantzia faltagatik. Aditu batzuen arabera, baliteke Europako lehen... [+]