argia.eus
INPRIMATU
‘Zadorra bizirik’ jaio da, Arabako ibaiak babesteko plataforma
Arabako Alea @ArabakoALEA 2016ko maiatzaren 13a
Hilaren 12n aurkeztu zuten Zadorra Bizirik Arabako ibaien aldeko plataforma. (Arg.: Arabako Alea). Hilaren 12n aurkeztu zuten Zadorra Bizirik Arabako ibaien aldeko plataforma. (Arabako Alea).

Talde berriari lurraldeko ibairik "nabarmenaren" izena jarri diotela azaldu dute agerraldian, baina Arabako ibai guztiekin lan egingo dutela argi utzi dute plataformaren bozeramaileek.

"Arabako ibaien %70a egoera txarrean dago, URAk egindako txostenaren arabera. Diagnostiko honekin bat gatoz eta aldatu beharra dago", azaldu dute agerraldian.

Gizarte eta ingurumen mailako eragileek, alderdi politikoek eta hainbat norbanakok osatzen dute Zadorra Bizirik plataforma eta honen sorrera lehen urrats bat dela azaldu dute. "Arabako ibaiak berriro ere espazio publiko biziak izatea nahi dugu".

Plataformaren helburua Arabako ibai guztien egoera ekologiko eta kimikoa ona izatea lortzea da eta modu honetan, gizakion osasuna babestea, hornidura ziurtatzea eta ekosistema naturalak eta biodibertsitatea berreskuratzea: "Hori lortzeko neurri zehatzak eskatuko dizkiegu erakundeei".

Zadorra Bizirik manifestua ere aurkeztu zuten ostegun goizeko agerraldian.

(Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra)