ZADera autobusa antolatu nahi dute Errekaleorreko lagunek

  • Poliziaren esku-hartzearen ondoren, Notre-Dame-des-Landes Bretainiako baso okupatuko herritarrei zaintza, babesa eta laguntza eskaini nahi diete Errekaleorreko lagunek. Euskal Herritik bertaratu nahi duenak, aukera du izena emateko: asteburuan egin nahi dute joan-etorria, eta Gasteiz, Donostia eta Baiona izango ditu geltoki autobusak.


2018ko apirilaren 11n - 16:09

Autobus konpainiarekin akordioa ixtea lortzen badute, ostiralean 14:00ak aldera Gasteiztik atera eta igande gauean bueltatzea da asmoa. Joan nahi baduzu, Errekaleorreko kide Lore Martinezi dei diezaiokezu zuzenean: 660 715 180.

Laguntza, eta babes emozional eta fisikoa

Aurreikusten da poliziak asteburuan alde egingo duela eta bideak irekita egongo direla. “Jendea neka-neka eginda egongo da, botikak ere beharko dituzte batzuek… eta ondorioak apaltzera joan nahi dugu: zaintza izango da gure egiteko nagusia, babes emozional eta fisikoa helaraztea, eta behar den guztian laguntzea, etxolak berreraikitzen, txandak egiten, suntsitu dutena zaharberritzen…”, azaldu digu Martinezek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errekaleor
Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Errekaleorrek 10 urte
“Gogoz eta indartsu heldu gara 10. urteurreneko ospakizunera"

2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]


2023-06-01 | Ilargi Manzanares
Oinharri eskolak herri mugimenduentzako formakuntza eskainiko du Errekaleorren, uztailaren 15etik 23ra

Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.


2023-02-27 | Hala Bedi
Errekaleorreko etxeak egoera onean daudela berretsi du azterketa tekniko batek

Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]


Eguneraketa berriak daude