ZADa eta gerra zibil mundiala

  • "Notre Dame Des Landesko ZADaren kontra Frantziako Gobernuak antolatu duen ofentsibaren helburua bizimodu alternatiboen posibilitatea suntsitzea da. Eta kokatzen da agintari neoliberalek botere sendo bat inposatzeko mundu mailako joera baten baitan". Hala dio Hervé Kempf kazetariak Reporterre aldizkarian idatzi duen analisian. ARGIAko irakurleentzako euskaratu dugu "La Zad et la guerre civile mondiale".

Herve Kempf @KEMPFHERVE
2018ko apirilaren 09a

Notre Dame Des Landesko ZADaren kontra Frantziako Gobernuak antolatu duen ofentsibaren helburua bizimodu alternatiboen posibilitatea suntsitzea da. Eta kokatzen da agintari neoliberalek botere sendo bat inposatzeko mundu mailako joera baten baitan.

2.500 jendarme berezi, ibilgailu blindatuak, helikopteroak, kamioiak, abereentzako kamioi bereziak… eta Nantestik bezala Rennestik iritsitako ehunka CRS gehiago atzeko aldea zaintzeko… apirilaren 9 honetan Frantzia gerran egonen da. Noren kontrako gerran? Berrehun pertsona ingururen kontrako, landa eremuan bizitzeko ogia, garagardoa eta barazkiak ekoizten dituzten, bizilekuak brikolatuz, eztabaidatuz, eztabaidatuz eta joan etorrian bizi diren berrehun pertsonaren kontrako gerra. Frantziaren aparatu militarra, Malin, Sirian eta Iraken –Parlamentuak eztabaidatu barik, horrela Konstituzioaren 35. Artikulua urratuz- esku hartzen duena, orain erasotzera doa Notre Dame Des Landesko ZADean.

Ezaguna da zein logikak gidatzen duen operazio hau, edozein pertsona zuhurrek erokeria baten agerpen larritzat joko lukeena: Notre Dame Des Landesko aireportu proiektua baztertzeko borroka herrikoiaren aurrean amore eman behar izan ostean, gobernuak bere indarra erakutsi nahi du ‘okupatzaile ilegakak’ kanporatuz. Mesprexatzen ditu espultsioa gauzatzeko legeak agintzen dituen prozedurak, eztabaidarik gabe baztertzen ditu hamar urteotan bertan daudenek zaindutako lurrak kolektiboki kudeatzeko proposamenak, eta ez dauka proiekturik txikiena ere erabiltzeko eskualde honetan, ekologia oso berezia daukan eta hain zuzen Macron, Philippe, Collomb eta Hulto jaunek kanporatu nahi dituztenek zaindu duten eskualdean.

 Niel, Drahi, Bollore, Dassault, Lagardere, Bouygues eta enparauen [Frantziako oligarka famatuak, hedabide nagusien jabe ere badirenak] medioek zabalduko dituzten irudi eta iritzien laguntzari esker, politikari laukote distiratsu horrek lortuko du herritarrei erakustea zer esan nahi duen ‘ordena’ hitzak eta Frantzian irakiten ari diren mugimendu sozialei jakin araztea zer gerta dakiekeen.

2.500 'robocop' horien misioa, bestelako bizimoduaren posibilitatea zanpatzea

Baina hortik harago doa Macron eta bere morroien eragin politikoa. Erabiltzen ari diren baliabideen proportziorik ezak erakusten du ZADen bizitzen ari dena mehatxugarri dela ordena neoliberalarentzako: bestelako bizimodu bat eramatea, konkurrentzian baino elkarlanean aritzea, jendeen artean hierarkiarik gabe antolatzea, gatazkak poliziarik eta justiziarik gabe bideratzea, ondasun komunak partekatzea natura deitzen den horrekin harmonia onean, bizimodu zuhur bat eramatea, diruaren menpekotasunetik ateratzea…

Lortzen ote dute ZADen? Ezin seguru esan. Baina betetan ahalegintzen dira, gertakizun asko dira horren froga eta bertan ageri da alternatiba eder bat, leiho bat zabalik kapitalismoaren harresi itogarrian. Frantziako presidente bankariak bidalitako 2.500 robocop horiek desegin nahi dutena horixe da, bestela bizitzeko aukera.

Baina urrutirago ere ikusi behar da. Notre Dame Des Landesen gertatzen dena kokatzen da oligarkiak herrien kontra daramaten gerra orokorraren baitan. Egunotako aktualitateak erakutsi digu nola espetxeratu duten Brasilgo jende txiroaren bozeramailea, Lula, epaiketa txundigarri baten ostean, edo nola Israelgo estatuak hiltzen dituen manifestariak bezala kazetariak Gazan. Ez dira klase agintariek mundu mailan eragindako autoritarismo olatuaren azken leherketak baino

Ia Latino Amerika osoa (Brasil, Txile, Argentina, Peru, Guatemala…) pasatu da errezeta neoliberala ezartzen duten erregimen gogorren menpera. Txinan Xi Jinping presidenteak bere boterea sendotu berri du. Errusian Putin da errege oposizio oro itoz. AEBetan Trumpek aurrera darama finantzen eta ingurumenaren arautegia desegiteko politika kasik kontra-aginte egiazkorik gabe. Egipton, Filipinetan, Polonian, Indian, dozenaka herrialdetan aurki daiteke konbinazio bera, aginte gogorra, oligarkiaren interesen defentsa eta hazkundearen izenean ingurumena suntsituz. Gero eta gehiago Europa doa oligarkia autoritarioaren eredu berri honetara. Funtsean mundu mailako gerra zibil bat ari da gertatzen, agintean diren klaseek daramatena mundializazioak zorabiatuta dauzkan herrien kontra, eta kapitalistek daramaten shock estrategiari orain dik aurre egitea lortzen duten taldeen kontra.

Urtean 80 tona CO2: benetako kriminalak

 Kopuru batek erakusten du hau ez dela soilik borroka sozial bat, badela ere krisi ekologian murgildutako planetan gizadiaren etorkizunari buruzko gerra bat ere: planetako %1 aberatsenen taldeko kide bakoitzak bataz beste urtean 80 tona CO2 isurtzen du, hau da, munduko populazioaren bataz besteko 6,2 tonen halako bederatzi. Bestela esanda, aberatsenak dira kutsatzaileenak. Eta ikusita klimaren aldaketaren larritasuna eta aurreikus daitezkeen kalteak, esan daiteke 80 tona CO2 emititzen ari diren horiek benetako kriminalak direla.

Oligarkek zutik eutsi nahi diote denon interesak kaltetzen dituen sistema horri. Zeren eta interes orokorraren muina XXI. mende hasiera honetan ekologiaren gaia baita, hori nola jokatzen den arabera aldatuko baita gizadiaren bizimodua. Horregatik da ia ironikoa oligarkiaren azken eraso honek kolpatzea zein eta beste gauzen artean klima aldatu gabeko bizimodu bat bilatzen ari diren leku bat.

Horra zergatik Macron, Philippe, Collomb eta Hulot, urtean 80 tona CO2 isurtzen duten kideen interesak defenditzen dituztelako, haiek ere diren kriminalak. Eta horra zerbatik defenditu behar den ZADa.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Bretainia  |  Altermundialismoa

Bretainia kanaletik interesatuko zaizu...
Ismael Morvan, Bretainiako Diwan eskolako ikaslea
"Bretoiera bizi publikoan sartu nahi dugu"

Diwan lizeoetako 15 ikaslek erabaki zuten baxoaren matematika proba bretoieraz egitea, nota apalena ukateko arriskua harturik.


2018-07-04 | ARGIA
Poliziak gazte bat hil du Nantesen, eta hirian istiluak izan dira gau guztian

Frantziako Poliziak 22 urteko Bubakar gaztea hil ostean izan diren protesten eraginez, Nantes (Bretainia) hiriko Breil, Malakoff eta Dervallières auzoek suak hartuta igaro dute gaua.


2018-06-28 | ARGIA
Macronek aita santuari: "Bretoiak mafia frantziarra dira"

Francisco aita santuak Emmanuel Macron hartu du asteartean Vatikanoan. Kanpo Harremanetarako ministro Jean-Yves Le Drian aurkezten ari zela, Bretainiakoa jatorriz, egin dio ihes bretoien inguruko esaldiak Frantziako presidenteari.


2018-06-25 | ARGIA
Bretainiako hamabost gaztek bretoieraz egin dute matematika froga, debekatu dieten arren

Karaezko (Bretainia) Diwan ikastolako hamabost ikaslek baxo azterketako matematika frogari bretoieraz erantzun diote, nahiz eta hori debekatuta dagoela ohartarazi dieten. Beren hizkuntzan bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute, horretarako etsaminean 0 ateratzeko arriskua beren gain hartuta.


Katelin Al Lann. Korrikak liluraturiko bretoia
"Bretoiera ikasiz falta zitzaidan kate-begia errekuperatu dut"

“Euskal Herrian pasatako momentuek azkarki markatu dute. Bere izaeran arrastoak uzteraino: bretoiera ikasteko prozesuaren abiapuntua behin euskaldun batek luzatu galdera batean kokatzen du. Azken hamar urte hauetan Bretainian zehar burutzen dabiltzan Korrikaren sortzailea dugu. Redadeg izena jarri diote ekimenari, hots, korrika bretoieraz. Norberaz, hizkuntzaz eta hizkuntzaren aldeko borrokaz hitz egin digu”.


2018-05-22 | ARGIA
Notre-Dame-des-Landesen gertatzen dena filmatzeko deia egin dute zenbait zinegilek

Adele Haenel, Philippe Garrel, Victor Erice eta Aki Kaurismaki dira Notre-Dame-Des-Landesko ZADean gertatzen denaren irudiak filmatu, landu eta zabaltzea eskatu duten zinegileetako batzuk, “imaginario berriak eraikitzeko borrokatzen den leku erreal bat delako”.


2018-05-17 | ARGIA
Notre-Dame-Des-Landesko ZADean jendarmeek ekin diote bigarren erasoari

Atzo Matti Txintxurretak aurreratu bezala, ostegun goizean ekin diote jendarmeek Naoned-Nantes inguruko ZADa hustutzeko bigarren erasoari, agintariek iragarri dutenez bihar amaitu nahi duten operazioari.


Redadeg, Korrika, Correllengua... Europako hizkuntza gutxituen aldeko lasterketen gutuna sinatu dute

Bertainiako Kemperren Europako hizkuntza gutxituen aldeko lasterketen gutuna sinatu dute. Honako lasterketen ordezkariak dira sinatzaile: Korrika (Euskara) Euskal Herria, Correlingua (Galiziera) Galizia, Correllengua (Katalana) Katalunia, Course Lingua (Okzitaniera) Aran Harana,

La Pasem (Okzitaniera) Biarno, Redadeg (Bretainiera) Bretainia, Ras yr Iaith (Galesa) Gales, Rith (Irlandera) Irlanda eta Sprochrenner (Alemana) Alsazia.


2018-05-04 | ARGIA
Ar Redadeg bretoieraren aldeko korrika ostiralean hasiko da

Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika maiatzaren 4an hasiko da Kemperretik eta hilaren 12an bukatuko da Plougernen, 1.800 kilometro egin ostean. 2008an sortu zen Bretainiako korrika; aurten, beraz, hamargarren urteurrena ospatuko dute.


ZAD
Erresistentzia beltza eta koloretsua

Bretainiako Notre Dame des Landes-eko aireportuaren aurkako borroka luzea da, ia 50 urtekoa. Ingurune natural nasaia suntsituko zuen proiektua geldiaraztea lortu dute ekintzaileek. Garaipen historikoa da inondik inora, baina horrekin batera gerra deklaratu dio Frantziako Gobernuak hainbeste urtez ZADen eraikitako bizi-proiektu komunalari. Gaur gaurkoz Macronek bidalitako 2.500 jendarmeek ez dute lortu erresistentzia gunea desegitea. Itziar Bardajik egunotan ZADen ikusi eta bizi izandakoa... [+]


Eguneraketa berriak daude