Yurii Sheliazhenko kontzientzi eragozlea libre utz dezala eskatzen diote Ukrainako Gobernuari

  • Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.


2023ko irailaren 21ean - 11:54
Azken eguneraketa: 15:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ukrainako agintarien arabera, Sheliazhenkok Errusiaren erasoa justifikatzen du eta horregatik ireki dute bere aurkako auzia. Ukrainan eta Errusian desertoreen defentsa egiten duten erakundeen ustez, aldiz, hori ez da egia, hark eta bere mugimenduak beti utzi dutelako argi Errusiaren erasoaren aurkako posizioa. Erakundeon esanetan, agintariek haren aurka aurkeztu duten froga bakarra da Ukrainako Mugimendu Bakezaleko zuzendaritzakoa izatea.

Gerraren aurkako munduko hainbat elkarte bakezale ari dira Sheliazhenkoren alde kanpaina bideratzen, besteak beste Gerra Erresistenteen Internazionala mugimendua. Bere aburuz, Yuri Sheliazhenko kontzientzi presoa da, bere iritzi baketsuak modu baketsuan adierazteagatik bakarrik preso dagoena; Ukrainako agintariek berehala eta baldintzarik gabe aske utzi beharko lukete, eta era berean, bere kontrako salaketa guztiak kendu”.

Iruñean ere elkarretaratzea

Ostegun honetan Iruñean elkarretaratzea egingo dute Sarasate pasealekuan 19:30etan, gerra gelditzeko eta Yuri Sheliazhenkoren askatasuna eskatzeko.

Iazko martxoan, ARGIAk Democrazy Now-k Sheliazhenkori egindako honako elkarrizketa kaleratu zuen. Hartan salatzen zuen, hedabideek alde batera utzi dutela “indarkeriarik gabe gudaren aurka egiten ari garen erresistentzia”. Ohartarazten zuen, halaber, “Ekialdeko agintari autoritarioak” bezain arriskutsuak direla “Mendebaldean gudarekin negozioa egiten dutenak”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025eko azaroaren 12
Higadura

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!