Yolanda Gonzalez omenduko dute igandean

  • Bere lagun eta senideek hilketaren egile material izan zen Emio Hellin ultraeskuindarra Cristina Cifuentesen masterraren defentsako peritu izango dela salatu dute. Igandean omenaldia egingo diote omenaldia Gonzalezi Deustuko Erriberako plazatxoan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 28an - 09:13
Yolanda Gonzalezi omenaldia, Deustuko Erriberako Yolanda Gonzalez plazan (Argazkia: Ecuador Etxea)

Otsailaren 1ean 41 urte beteko dira Batallón Vasco Español talde paramilitarrak Yolanda Gonzalez hil zuenetik. PST alderdiko gazteen militantea zen, eta 19 urte zituela hil zuten ETAko kidea zelakoan. Erakunde terroristaren 41. komandoak bere gain hartu zuen hilketa. Autore materialak Emilio Hellin Moro eta Ignacio Abad Velazquez izan ziren, biak ere Fuerza Nueva eskuin muturreko alderdiko kideak. Zuzeneko laguntzaileen artean, gutxienez, polizia nazional eta guardia zibil bana egon ziren, horiek ere Fuerza Nuevako kideak.

Emilio Hellin Morori 43 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 1982an Yolanda Gonzalezen bahiketa eta hilketagatik. Horietatik hamahiru baino ez zituen bete. Kartzelatik atera zenean Luis Enrique aldatu zuen izena, Emiliorekin ez lotzeko. Izen horrekin peritatze kriminaleko bi enpresaren jabea da, eta orain Cristina Cifuentesen masterraren kasuaren defentsan arituko da peritu judizial bezala. Madrilgo presidente ohiaren defentsak aurkeztutako agenda elektronikoaren analisia egingo du.

Ez da lehen aldia Emilio Hellinen izena segurtasun lan publikoekin lotuta agertzen dela, aurretik Espainiako Gobernuarentzako, Madrilgo Udalarentzako eta Guardia Zibilarentzako lan egin baitu.

Auzokideek antolatutako omenaldia

Igande honetan, urtarrilak 31, omenaldia egingo diote bere izena daraman plazatxoan. Erriberako Auzo Elkarteak, Bekoerri elkartean eta Bizi Nahi Auzo Guneak antolatu dute 13:00etan izango den ekitaldia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
Bigarren saioan ere ez dute 'Naparra'-ren gorpuzkirik aurkitu Landetan

Jose Miguel Etxeberria, Naparra, aurkitzeko bigarren saioak porrot egin du Landetako Mont de Marsan herriko inguruetan. Iruñean ostiral honetan egindako agerraldian horren berri eman dute Eneko Etxeberria Naparra-ren anaiak eta Iñaki Egaña Egiari Zor... [+]


Jon Anzaren desagerpenetik hamabost urtera, galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]


Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


2023-09-26 | Axier Lopez
Xabier Kalparsororen hilketa argitzen laguntzeko egitasmo herritarra aurkeztu dute

Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]


Eguneraketa berriak daude