XXI. mendeko sozialismoaz bost iritzi hAUSnART aldizkariaren zenbaki berrian


2012ko azaroaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
XXI. mendeko sozialismoa da hAUSnART berriaren gai nagusia.

Jarraian azken zenbakiko gai nagusiaren inguruan bost elkarrizketatuek eman dituzten erantzunen hautaketa bat:

Laura Mintegi: "Kapitalismoak 'klase ertainaren' kontzeptua asmatu zuen, zeini esker sinistarazi egin zaien langileei badirela zerbaiten jabe. Kontsumitzeko ahalmena duten heinean, jabeak ere badirela esan zaie. Sinesmen horren falazia begi bistan geratu da krisi sistemiko honetan: langileak ez dira ekoizpen baliabideen jabeak, eta egiazko jabeek nahi izan dutenean, lanpostua kendu diete, babes neurriak ezabatu, kreditua ukatu, ongizate sistema desegin eta langileak menpeko bihurtu dituzte, beti izan direna, bestalde".

"Agintariek kanporako bidaiak egiten dituztenean makina-erremintako ordezkariak eramaten dituzte 'espedizioan' beraiekin batera herria promozionatu nahi dutenean. Ez zaie burutik pasatzen herri baten ezaugarririk behinena berezko kultura dela, eta kulturgileak direla nazioartean eskain dezaketen 'produkturik' esklusiboena".

"Herri-mugimenduaren proposamenak erakundeetara eraman daitezke eta han borrokatu aurrera atera daitezen. Baina instituzioek badituzte mekanismoak (tempusak, burokrazia, antzutasuna) herri-mugimenduen dinamismoa geldotzeko eta beraren indarra ezerezean uzteko".

"Sormen dosi handia behar da, apustua egin, ausart jokatu, ertzetik ibiltzeko prest egon. Noizbait esan dudan legez, hanka bat barruan eta bestea kanpoan. Begi bat orainean eta bestea etorkizunean. Herren eta betoker ibiltzeko proposamena luzatu nuen hauteskundeen aurretik eta halaxe egin behar dugula uste dut".

Mario Zubiaga: "Gure gizarte garatuetan bizi-kalitate oinarrizkoa ziurtatzeko, munduan 'negarrik merezi ez duen' (Butler) jende andana dago lanean, hitzik gabeko subalternoa".

"Maila globalean kapitalismoa pentsatzea –eta hedatzea– erraza den bitartean, arestian aipatu dudan sozialismoaren ulerpena globalki pentsatzea ere, zaila egiten da: herritartasun orokor eta berdina mundu globalean? Aginte globalen kontrola? Are gutxiago, arbitrarietate-eza globala? De Sousa Santosek egoera horri “legalitate kosmopolita” deituko dio, baina 'berezitasunen berdintasuna' ezartzeko bidea gertutik hasi behar dela aitortzen du".

"Euskal sozialismoa esamolde tautologikoa da. 'Euskal' dena delakoak ez du etorkizunik dinamika kolektiborik gabe, eta sozialismoak ez du biderik egingo komunitatean errotu gabe. Elkar hartzen dute bi kontzeptuek. Ez dago lan eremu globalik sozialismoa garatzeko ez bada komunitate desberdinen elkarlanaren artekaritza".

Zaloa Basabe: "Sozialismoa, apostu integrala den heinean, ezin ditu alde batera utzi, bigarren faserako utzi edo txosten baten 7. punturako utzi feminismoak seinalatzen duen egiturazko zapalkuntzak. Kapitalismoak ezberdintasunetatik etekinak ateratzea lortu badu (herrien artekoak, klaseen artekoak eta sexuen artekoak), soizialismoak, internazionalismoa, justizia soziala eta feminismoaren bidez, esparru bakoitzean ematen diren kontraesanak eta botere harremanak nabarmendu eta gainditzeko beharra dauka".

"Feminismoa ez da soilik unibertsala eta partikularraren arteko dikotomiaren galtzaileetako bat; feminismoa borroka guztien arteko hierarkizazioaren ariketaren galtzaile atera da hainbatetan. Hori da gaur egun feminismoak duen erronketako bat. Dikotomia eta hierarkizazio guztien gainetik apustu integral bat sortzea".

Imanol Galfarsoro: "Ezin dut euskal sozialismorik imajinatu euskal estatu independente bat imajinatu ezin dezakedan bezala. Aldiz, imajinatu dezaket sozialismoa Euskal Herrian edo estatu independente bat Euskal Herriko lurraldeak barnebiltzen dituena. Zehaztapena ez da kapritxozkoa edo txantxazkoa. Adierazi nahi du estatu bat 'euskalduntzat' aurkeztea kontraesan bat dela estatuaren politikak identitate predikatuen beharrik ez duelako. Demokrazia moderno batean estatuak edonor hartu behar du kontuan inolako identitate predikaturik faktore bezala hartu gabe. Horregatik iruditzen zait nire tradizio politiko, kultural eta intelektualean nagusitu den nozio bat, 'sozialismo identitarioa', alegia, gainditu egin behar dela, izan ere, artikulazio politiko bezala ez dio baliorik eransten, ez sozialismoaren eraikuntzari ezta identitatearen kudeaketari ere Euskal Herrian".

"Identitate kudeaketa dela eta, euskalduntasuna 'desagertuta' ikustatzen dut; hau da, euskalduntasun 'kulturalaren' aztarna partikularrak azaletik desagertuta ikustatzen ditut, 'hustuta', hain zuzen ere, gero independentzia 'posible' baten momentuan kudeatzaile nagusiaren posizioa 'betetze' aldera".

"Herri-mugimenduen betebeharra boterearekiko irreberentea izatean datza, baina modu berean, ezkerreko alderdi edo koalizio politiko baten betebeharra da agintearen beldur ez izatea. Zizekek liokeen bezala, hortaz, ezkerretik boterea hartu eta eremu publikoa erantzukizunez kudeatzeko gauza izan behar dugu, besteak beste; halaber, zer esanik ez, kontable lanak ere ganoraz betetzeko gauza izan behar dugu".

"Independentziarekin, hau da, identitate politiko osoa lortzeak dakarren berdintasunarekin, garaipen momentua bera izango da kultur identitate etniko bereziaren galmen eta hondamenaren momentua; alegia, independentziak euskal berezitasunaren bukaera seinalatzen du, subordinazioan zoritu den kultur salbuespenaren bukaera".

Jakue Pascual: "Abangoardien akats nagusia da zer ereduri jarraitu bilatzen dutela beti. Euskal abangoardietan beti egon da Kubari erreparatu dion ildo bat, orain Chavezen iraultza bolivarrak sustatzen duen XXI. mendeko sozialismoan arreta jartzen duen bera. Biak ala biak erabat legitimoak dira, baina inondik inora ez euskaldunak, beren testuinguruetan adierazpen modu partikularrak garatzen baitituzte".

"Gauza bat da nortzuk izan daitezkeen balizko aliatuak eta nortzuk ez, edo nori adierazten diogun kidetasuna eta elkartasuna, eta beste gauza bat da eraikitzen dugun gizartea, eta horretan agertu zaigu historikoki, hain zuzen, euskal sozialismo eredua, oinarri kooperatibo, komunal, asanbleario eta konfederal jakin baten bidez. Horrek ez du esan nahi, ordea, XXI. mendeko sozialismoak eta euskal komunitarismoak ezin dutela elkarrekintza eremuak eta hainbat erreferentzia konpartitu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hugo Chavez
2021-07-27 | Lore Agirrezabal
Caracasen, txabola etxeorratzen anabasean
Caracasen pobrezia, biolentzia, segurtasun falta, droga trafikoa, arma trafikoa eta tiroketak eguneroko ogia diren auzoan borondate handiko emakume euskaldun bat bizi da; Bidegoiango (Gipuzkoa) Miren Egiguren.
Emakume honek txiki-txikitatik jendeari laguntzeko izan duen gogoak... [+]

2021-07-20
Hego Amerika: munduko ezkerraren erreferentzia (Bero-beroan)
Michelle Bachelet izango da Txileko lehen lehendakaria eta Hego Amerikan gobernu buru izateko hautatzen den laugarrena. Ellen Johnson-Sirleaf, Liberiako lehendakari hautatu berria, izango da Afrikako estatu batean lehendakari izango den lehen emakumea. Bakoitza berean ezohiko... [+]

2021-07-20
Hugo Chavez hiltzea CIAren helburu? (Bero-beroan)
Tituluan aipatzen dena ez da albistea oraindik, baina CIAren helburuetakoa lasai asko izan daiteke. EEBBetan bederen oso zabaldua dago asmoa eta etengabe elikatzen da. Pat Roberson telepredikatzaile ospetsuak zuzenean aipatu du Hugo Chavez Venezuelako lehendakaria hil beharko... [+]

Ze gaizki dauden gauzak Venezuelan" Utzidazu labur-labur azaltzen (6/8)
Hala eta guztiz ere, Chávezen herria badoa

Chávez bizirik zegoenean bere figurarekiko atxikimendua sekulakoa zen herri venezuelarraren sektore oso zabal batean. Chavismo hegemonikoa zen, ikuspegi soziopolitiko batetik zein emozionaletik ere. Venezuelako sektore apalen artean, baita ekonomikoki hobeto zeuden beste... [+]


2017-04-25
Manifestazioek eta istiluek ez dute etenik Venezuelako gatazka mediatizatuan

Chavismoa eta oposizioa protesta egitera irten dira Venezuelako kaleetara eta hiru hildako eta hamarnaka zauritu eta atxilotu izan dira. Oposizioak Nicolas Maduro presidenteak kargua uztea eskatu du eta Gobernuaren aldekoek, aldiz, hura defendatu eta estatu kolpe saiakera salatu... [+]


Maduroren garaipena eta Venezuelako ezkerraren etxeko lanak

Venezuelako udal hauteskundeetan Nicolas Maduroren PSUV alderdiak jaso du boto gehien, bozken %49,2. Henrique Ceprilesen MUD koalizioa ez da urruti ibili emaitzetan 700.000 boto gutxiago (%42,7) baina Venezuelako hiri garrantzitsuenetako alkatetzak eskuratu baititu.


2013-04-15 | Lide Hernando
Maduro garaile Venezuelan; oposizioak botoak berriz zenbatzeko eskatu du

Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto... [+]


2013-03-13 | Olga Rodrí­guez
Venezuela
Chavez presidentea. Presidente?

“Chavez presidentea” esate hutsak erantzunak eragiten ditu interneteko sare sozialetan: Presidente? Diktadore esan nahiko duzu”, dio internauta batek. Edo: “Hitler ere hautestontzietan aukeratu zuten


2013-03-13 | Martin Vicioso
Chavezen heriotza ikertuko dute, minbizia nahita eragin ote zuten argitzeko

Venezuelako jarduneko presidente Nicolas Madurok azaldu du Chavez pozoitu izanaren susmoa dutela. Horregatik, “egia argitzeko bidean”, aukera hori ikertuko dute. Gobernuak azaldu duenez, bertako ikerlariak ez ezik, atzerriko zientzialariak ere gonbidatuko dituzte.


2013-03-08 | Lide Hernando
Zazpi kilometroko ilara Hugo Chavezi azken agurra emateko

Hugo Chavez Venezuelako presidente ohiaren hileta gaur egingo da Caracasen. Azken egunotan bere gorpua bisitatzera joan den jendetzaren ostean, milaka lagun biltzea espero da gaur. Atzo, akademia militarraren ateetan, zazpi kilometroko ilara osatzera iritsi ziren hari bisita... [+]


2013-03-06 | ARGIA
Nora joko du mugimendu bolivartarrak Chavez gabe?

Hugo Chavez hil dela iragarri du Venezuelako Gobernuak astearte arratsaldean. 58 urte zituen eta 2011ko ekainean detektatu zioten minbizia. Ordutik lau aldiz operatu dute Habanan. Nicolás Maduro izendatu zuen bere ondorengo eta bera izango da behin behinean presidente... [+]


Eguneraketa berriak daude