Chavezen heriotza ikertuko dute, minbizia nahita eragin ote zuten argitzeko

  • Venezuelako jarduneko presidente Nicolas Madurok azaldu du Chavez pozoitu izanaren susmoa dutela. Horregatik, “egia argitzeko bidean”, aukera hori ikertuko dute. Gobernuak azaldu duenez, bertako ikerlariak ez ezik, atzerriko zientzialariak ere gonbidatuko dituzte.


2013ko martxoaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Nicolas Maduro Chavezen hilkutxaren aurrean (Argazkia: AFP)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Madurok dio goizegi dela Chavezen minbizia nahita eragindakoa dela esateko, baina ohartarazi du AEBek gaixotasunak manipulatzeko laborategiak dituztela. Horrelako tumorea aurkitzen zuten lehen aldia zela esan du jarduneko presidenteak, eta Yasser Arafat lider palestinarraren pozoitzearekin alderatu du.

Chavezek berak hura eta Hego Amerikako beste hainbat lider pozoitu zituzten susmoa azaldu zuen Argentinako presidente Cristina Fernandez Kirchnerri tiroide minbizia hautematean. “Oinarririk gabeko akusaziorik” egin nahi ez zuela adierazi zuen orduan, baina bere ustez ez zatekeen harritzekoa AEBek halako teknologia garatuz gero sekretuan gordetzea.

Oposizioaren arabera, konspirazio-teoria osoa gizartearen arreta “herrialdea zigortzen duten arazoetatik” desbideratzeko estrategia da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hugo Chavez
Ze gaizki dauden gauzak Venezuelan" Utzidazu labur-labur azaltzen (6/8)
Hala eta guztiz ere, Chávezen herria badoa

Chávez bizirik zegoenean bere figurarekiko atxikimendua sekulakoa zen herri venezuelarraren sektore oso zabal batean. Chavismo hegemonikoa zen, ikuspegi soziopolitiko batetik zein emozionaletik ere. Venezuelako sektore apalen artean, baita ekonomikoki hobeto zeuden beste... [+]


2017-04-25
Manifestazioek eta istiluek ez dute etenik Venezuelako gatazka mediatizatuan

Chavismoa eta oposizioa protesta egitera irten dira Venezuelako kaleetara eta hiru hildako eta hamarnaka zauritu eta atxilotu izan dira. Oposizioak Nicolas Maduro presidenteak kargua uztea eskatu du eta Gobernuaren aldekoek, aldiz, hura defendatu eta estatu kolpe saiakera salatu... [+]


Maduroren garaipena eta Venezuelako ezkerraren etxeko lanak

Venezuelako udal hauteskundeetan Nicolas Maduroren PSUV alderdiak jaso du boto gehien, bozken %49,2. Henrique Ceprilesen MUD koalizioa ez da urruti ibili emaitzetan 700.000 boto gutxiago (%42,7) baina Venezuelako hiri garrantzitsuenetako alkatetzak eskuratu baititu.


2013-04-15 | Lide Hernando
Maduro garaile Venezuelan; oposizioak botoak berriz zenbatzeko eskatu du

Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto... [+]


2013-03-13 | Olga Rodrí­guez
Venezuela
Chavez presidentea. Presidente?

“Chavez presidentea” esate hutsak erantzunak eragiten ditu interneteko sare sozialetan: Presidente? Diktadore esan nahiko duzu”, dio internauta batek. Edo: “Hitler ere hautestontzietan aukeratu zuten


2013-03-08 | Lide Hernando
Zazpi kilometroko ilara Hugo Chavezi azken agurra emateko

Hugo Chavez Venezuelako presidente ohiaren hileta gaur egingo da Caracasen. Azken egunotan bere gorpua bisitatzera joan den jendetzaren ostean, milaka lagun biltzea espero da gaur. Atzo, akademia militarraren ateetan, zazpi kilometroko ilara osatzera iritsi ziren hari bisita... [+]


2013-03-06 | ARGIA
Nora joko du mugimendu bolivartarrak Chavez gabe?

Hugo Chavez hil dela iragarri du Venezuelako Gobernuak astearte arratsaldean. 58 urte zituen eta 2011ko ekainean detektatu zioten minbizia. Ordutik lau aldiz operatu dute Habanan. Nicolás Maduro izendatu zuen bere ondorengo eta bera izango da behin behinean presidente... [+]


Nicolas Maduro: “Chavez beti bezain indartsu dago”

Abenduaren 12ean operatu zuten Hugo Chavez Venezuelako presidentea. Orduz geroztik hainbat zurrumurru zabaldu dira haren osasunaren inguruan, “egoera larrian” zegoela esanez. Horiei kasurik ez egiteko eskatu du Chavezek berak eta Nicolas Maduro Venezuelako... [+]


2012-12-17 | Jon Torner Zabala
Zer dagoen jokoan Hugo Chavezen osasunak okerrera eginez gero

Venezuelako hauteskunde erregionaletan Hugo Chavez presidentearen alderdia (PSUV) nagusitu da hogeita hiru estatuetatik hogeitan, nahiz eta Mirandan (Caracas hiriburua han dago) oposizioko buru Henrique Caprilesek lortu duen bozka gehien. Irabazi arren, chavismoak... [+]


Eguneraketa berriak daude