Viva Chavez carajo!

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Doinua: Habanera

Gizaki bat dugu Hugo
Chavez dauka abizena.
Simon Bolivarren nahia
berpizteko sortu zena.
Sustraitik aldarrikatuz
askatasunaren lema.
Hunkigarria ez al da
horrelako ekarpena?
Iraultzaren komandante
pobreen itxaropena.
Gizarte humano baten
erreferentzi gorena.
Buruzagi originala
zintzoa eta gardena.
Eredu bolibartarrak
daukan zain emankorrena.

“Denok gara Chavez” horra
herri xehearen mezua.
Pasioz gainezka dago
maitasun horren pisua.
Sinestun, ateo, edo
indigenen errezua.
Bakoitzak egoeraren
neurriko konpromezua.
Mendebaldeko leihotik
agian da konplexua.
Baina ALBAren izarrak
argitzen du prozesua.
Kostako da itzaltzea
berak piztutako sua.
Hain zaila baita izaten
Chavez bezain amultsua.

Helburu zehatzak daude
Chavezen konpromisoan.
Misioak oinez jarriz
iraultzarako pausoan.
Elkartasuna hedatuz
etxean eta auzoan.
Indarrak xahutu ditu
bolibartarren ondoan.
Unez-une erantzunez
defentsan ta erasoan.
Izar gorriaren ikur
ALBAren mapa osoan.
Gorri-gorri dago lurra
chavismoaren soroan.
Frogatuaz goldean ez
duela egin itsasoan.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!