Maduro garaile Venezuelan; oposizioak botoak berriz zenbatzeko eskatu du

  • Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto guztiak banan-banan zenbatu arte.


2013ko apirilaren 15ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Nicolas Maduro, hauteskundeak irabazi ostean (argazkia: www.abc.es)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hamar egun iraun ditu kanpaina politikoak, Venezuela demokratikoan izan den kanpainarik motzena. Parte-hartzea ere aurrekoetan baino eskasagoa izan da: %78,7a.

“Garaipen justua, legala, konstituzionala eta herritarra izan dugu” esan du Madurok hauteskundeetako emaitzak jakin ostean. Garaipena Hugo Chavezi eskainitako omenaldi bezala hartu du Alderdi Sozialista Batuko hautagaiak. “Chavezek borrokak irabazten jarraitzen du” esan du.

Emaitzak horren parekoak direnez, ordea, Caprilesek botoak berriz zenbatzeko ikuskapena eskatu du. Madurok onartu du berriz zenbatu daitezen.

Hauteskunde kanpaina Chavismoaren aldeko eta kontrako ideien polarizazio bortitzak markatu du. Madurok venezuelarren botoaren legitimazioa bilatu du Chavezen oinordetzarekin jarraitzeko, eta Caprilesek presidente-ohiaren politikak kritikatu ditu behin eta berriz.

Maduroren Twiterra hackeatu dute

Hauteskundeetako emaitzak jakinarazi eta berehala, irabazle atera den Nicolas Maduroren twitter ofiziala hackeatu du Lulz Security Peru talde hacktivistak. Politikariaren kontua mezu iraingarriz bete dute. Twitterraz gain, bere webgune ofizialak ere hackeatu dituzte, gunea euren logoaz estaliz.

Venezuelako Komunikazio eta Informazio ministro Ernesto Villegasek Madurok jasotako erasoa  “faxismoaren desesperazioaren isla” dela esan du.


Venezuela kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 14
Analisia
Venezuela ataka estuan

2026ko urtarrilaren 14
AEB-en erasoa Venezuelaren aurka
Trumpen bakeak guda esan nahi du

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...