Xiru festibala, 25 urte “made in heben”

  • Xiru musika eta sorkuntza festibala antolatu dute Altzainen eta Gotainen. 25. edizioa da aurtengoa eta apirilaren 11tik 13ra ospatuko da, Made in heben lelopean.


2014ko apirilaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Maika Etxekopar eta Helene Jack Xiru festibalean. (Arg: Kazeta.info)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tokiko ekoizpenak garatu asmoz euskal kulturaren adierazpide ezberdinak batzen ditu jaialdiak: musika, dantza, olerkigintza, bideo emanaldi eta antzerkia besteak beste.

Ondorengoa da, beste ekitaldi askoren artean Xiruk luzatzen duen eskaintza:

Ostiralean arte ibilaldia: Asisko Urmeneta, Antton Etxebest, Jean Louis Aramburu eta Nicolas Urrutyrekin.

Larunbatean laborantza merkatua, Gartxot filma, jazz eta hip-hop doinuak eta ipuin kontalaria.

Igandean “Ez mikrorik ez transgenikorik” eguna: pilota, dantza, bertsolariak, antzerkia, bazkari herrikoia, kantoreak eta musika taldeak.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!