‘Xaldun Kortin, jolastu gurekin!’: Kantuak, ipuinak eta jolasak euskara transmititzen laguntzeko

  • Labrit Multimediak Xaldun Kortin jolastu gurekin! liburu-CD-DVD paketea argitaratu du. Belaunez belaun euskara transmititu dadin, etxean euskara erabiltzeak duen garrantzia azpimarratu dute ateratako materialean, euskara gutxi edo asko jakin. Giro hori sortzeko kantuak, ipuinak eta jolasak bildu dituzte.


2014ko maiatzaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Azken urteetan, Nafarroan, herriz herri ibili dira aiton-amonen ahotik kantuak, ipuinak eta jolasak jasotzen, eta horien bilduma da liburua eta CDa. Atarrabiako, Leitzaldeko, Larrauneko, Bortzirietako, Elizondoko eta Ribaforadako haurrek kantatu dituzte tradiziozko kantuak.

Modu askotako jolasak aurki daitezke Xaldun Kortinen, hala nola, eskuekin, behatzekin eta hankekin egitekoak, laztantzeko eta mina arintzekoak, trostan ibiltzekoak, lokartzekoak eta memoria lantzekoak. Adibide horietako bat duzue ondoko bideoan:

 

Gurasoentzat aholku sorta ere bada; haurrari hizkuntza garatzen lagundu diezaioten. Euskara gutxi dakiten gurasoentzat, badakitenentzat eta etxean bi hizkuntza erabiltzen dituztenentzat kontseiluak aurki daitezke.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-05-10 | ARGIA
Euskarazko haur eskolak aldarrikatuko dituzte Iruñean maiatzaren 16ko manifestazioan

Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur... [+]


Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


Eguneraketa berriak daude