Xabier Leteren omenezko kantaldia larunbatean Hondarribian


2011ko irailaren 1ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Xabier Lete (Argazki Press)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbatean Xabier Lete musikari eta poetaren omenezko kantaldia egingo da Hondarribiko (Gipuzkoa) Bentan, gaueko 22:00etan hasita. Doako emanaldi horretan Txomin Artolak, Amaia Zubiriak, Xabier Euzkitzek, Pier Paul Berzaitzek eta Pettik parte hartuko dute, Karlos Gimenez, Joxan Goikoetxea, Xanet Arozena eta Luis Fernandez musikariek lagunduta. Irailean eta urrian Leteren omenezko beste hainbat kantaldi egingo dira: irailaren 23an Iruñeko Gayarren (sarrerak), 24an Baionan, urriaren 8an Bilboko Euskaldunan (sarrerak) eta 11n Urnietako kiroldegian (sarrerak). Emanaldi bakoitzean musikari desberdinak arituko dira kantuan.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...