"Xabier Leteren oroiminez" izenburupean, euskal poeta eta abeslaria omenduko dute gaur Arantzazun, Musika Hamabostaldiaren baitan. Besteak beste, Antton Valverdek hartuko du parte ekitaldian, beste hainbat euskal kantarirekin batera. Omenaldia dela eta, bere lagun zenaren inguruan elkarrizketa egin dio Grupo Noticias-ek. Noticias de Gipuzkoan eta Deian argitaraturiko elkarrizketako zenbait pasarte irakurgarri hemen.
"Egutegi baten erruz ezagutu ginen, bai. Zeruko Argiak egutegi bat argitara eman nahi zuen bertoko pertsonaiekin, eta nire aita zenari eskatu zioten diapositibak ateratzeko egutegirako. Aitzakia horrekin gure etxera joan ziren Lurdes eta Lete. Gero, haien hitzei esker eta nire aitak bultzatuta hasi nintzen kantatzen. Ez Dok Amairuk egin zuen Baga biga higa ikuskizuna ere ikusi nuen, eta erabaki nuen zerbait egin behar nuela, hau da, abestu."
(...)
"Begira, ni donostiarra naiz eta urbanita, eta bertsogintzako mundua askozaz hobeto ezagutzen zuten bai Xabierrek eta baita Julen eta Juan Mari Lekuonak. Laguntza eskatu genien Lekuonatarrei jaialdiak prestatzeko, bertsolaritzan iaioak zirenez. Baina deskubrimentua izan zen niretzat bertsogintza. Barruraino sartu nintzen, eta mundu aberatsa ezagutu nuen, ordutik asko maite dudana."
(...)
"Leteren artista fazeta oso espeziala zen. Desordenatu eta despistatu fama dute artistek, baina Lete guztiz kontrakoa zen. Oso zorrotza zen."
(...)
"Orain jende askok hitz egin du eta esan dute Xabier ez zela horren tristea, baina ni ez nago ados. Zuk Xabierren lehenbiziko liburua hartzen baduzu (Egunetik egunera orduen gurpilean), gehienbat geroa eta heriotza lantzen ditu. Bere bizitza guztian zehar landu zituen gaiak daude hor jada. Eta gero, hil baino 25 urte aurretik gaixotu egin zen, eta ordutik bizi izan zen beti gaixo, beti gaizki, eta horrek eragin handia izan zuen bere pentsamenduan, bere sentimenduan, baita ere bere poesiagintzan eta erlijiozkotasunean."
Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa, horixe dugu Alexander Gurrutxaga (Zarautz, 1988) EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslearen doktore tesia. Aurten irakurria du, udaberriko konfinamenduaren bezpera egunetan, poetaren heriotzaren hamargarren... [+]
Fermin Erbiti kazetariak Xabier Leteri buruzko irratsaio monografikoa egin du Euskalerria irratian. Olerkigile eta kantaria hil zela hamar urte beteko dira ostiralean.
Xabier Letek 1999ko irailean Errenterian (Gipuzkoa) eskaini zuen azken kontzertua CD bikoitzean jarriko du abenduaren 4an salgai A&M Kultur Promotorak: Xabier Lete zuzenean. Hogeita bat kantu bildu dituzte orotara, horietatik hamaika sekula grabatu eta diskoan jaso gabeak... [+]
Urnietan (Gipuzkoa) jaio zen Lurdes Iriondo, eta bertan bizi izan zen urte askoan Xabier Leterekin. Urriaren 11n haien omenezko kantaldia egingo dute hango kiroldegian, Xabier Lete gogoan biraren baitan. Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Pier Paul Berzaitzek, Arantza... [+]
Urriaren 8an eta 9an egingo da Xalbador Eguna Urepelen (Nafarroa Beherea), Deiadarra elkarteak antolatuta. Aurten, Xalbador hil zela 35 urte beteko direnean (azaroan), hari kantatu zion (Urepeleko artzaia) Xabier Lete musikaria gogoan izango dute. Jaialdiaren aurreneko egunean... [+]