Xabier Lete omenduko dute Xalbador Egunean

  • Urriaren 8an eta 9an egingo da Xalbador Eguna Urepelen (Nafarroa Beherea), Deiadarra elkarteak antolatuta. Aurten, Xalbador hil zela 35 urte beteko direnean (azaroan), hari kantatu zion (Urepeleko artzaia) Xabier Lete musikaria gogoan izango dute. Jaialdiaren aurreneko egunean Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du, eta 9an Xabier Lete eta Ez Dok Amairuri buruzko bideo emanaldia eta Joxe Mari Iriondoren hitzaldia izango dira. Herri kirolak, dantza emanaldiak, Erramun Martikorenak eta Xendarineko ahizpek girotutako bazkaria eta erromeria ere egingo dira, besteak beste.


2011ko irailaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Xabier Lete.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

'Xabier Lete gogoan' kantaldia Baionan

Baionan, bestalde, Xabier Lete gogoan kantaldia egingo da irailaren 24an herriko antzokian, Gure Irratiaren 30. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldi sortaren baitan. Eñaut Elorrieta Ken7 taldeko musikariak, Pier Paul Berzaitzek, Anje Duhaldek, Pettik, Amets Arzallusek eta Arantxa Irazustak parte hartuko dute emanaldi horretan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xabier Lete
2021-07-19 | Pilar Iparragirre
Xabier Lete: «Euskal Herri berri posible baten ahots mezulari zen Lurdes»
Cesare Pavesek poema batean idatzitakoarekin ematen diozu Hastapenak atalari amaia...
Bai. Izan zen gizon bat/ saiatu zena,/ baina ez zuena asmatu. Horrela da nirea.

Gogor samarra epaia... Dena den, zerk eraman zintuen zu kantagintzara?
Iraganeko denboretan eta, batez ere,... [+]


2020-12-11 | Iban Gonzalez
Ni naiz Lete
MULTIMEDIA - dokumentala

Xabier Leteren heriotzaren 10. urtemugan sortzailearen mundu artistikoa eta intimoa ezagutzeko aukera ematen digu dokumentalak.

Letek sortutako kanta esanguratsuak artista batzuen ahotan entzungo dira: Eñaut Elorrieta, Inar Sastre, Joxan Goikoetxea, Arantxa Irazusta,... [+]


Xabier Leteren obraren aldarri ozena

Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa, horixe dugu Alexander Gurrutxaga (Zarautz, 1988) EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslearen doktore tesia. Aurten irakurria du, udaberriko konfinamenduaren bezpera egunetan, poetaren heriotzaren hamargarren... [+]


Xabier Lete: non hago, zer larretan

Fermin Erbiti kazetariak Xabier Leteri buruzko irratsaio monografikoa egin du Euskalerria irratian. Olerkigile eta kantaria hil zela hamar urte beteko dira ostiralean.

 


2013-05-02 | Jon Torner Zabala
Xabier Letek irabazi du Euskadi Literatur Saria
Xabier Letek irabazi du Euskadi Literatur Saria Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) poema liburuagatik. Itzulpen onenaren saria Antton Olanori eman diote Wilkie Collinsen The Moonstone liburuaren euskaratzeagatik. Ilargi-Harria izenburupean plazaratu dute Elkar eta Alberdania... [+]

2013-02-07
Xabier Leteren omenezko kantaldia
MULTIMEDIA - ekitaldia

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Gipuzkoako Foru Aldundiak Xabier Lete gogoan izenburupean antola zuen kantaldia. Pier Paul Berzaitz, Antton Valverde, Arantxa Irazusta, Mikel Markez eta Pako Aristi aritu ziren kantari eta errezitatzaile lanetan, eta... [+]


2012-12-03
Zazpi poeta Alén da fronteira
MULTIMEDIA - ekitaldia

[2012.10.26] Euskal Idazleen Elkarteak, 2012ko Galeuscaren haritik, antolaturiko ekitaldia.
Testuak: Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia
Irakurleak: Xosé Estévez, Jose Angel... [+]


2012-10-08
Xabier Leteren "Egusentiaren esku izoztuak"
MULTIMEDIA - ekitaldia

Xabier Letek "Egunsentiaren esku izoztuak" liburuko poemen irakurketa, Koldo Mitxelena Kulturunean 2009ko otsailaren 5ean egindakoa.


2012-05-02
Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria
MULTIMEDIA - ekitaldia

2012ko martxoaren 30ean egin zen Donostiako Koldo Mitxelena aretoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako sariketa honen lehenengo saria Karlos Linazasoro tolosarrak irabazi zuen, Ezer gehiago behar gabe lanagatik. Epaimahaia Igor Estankonak, Joserra Garziak, Tere... [+]


2012-04-19
Sortuko dira besteak emanaldiaz
MULTIMEDIA - erreportajea

Xabier Leteren omenez Euskal Herri osoan egiten ari diren "Sortuko dira besteak" emanaldiari buruz Gipuzkoa Kulturak egindako erreportaje zabala. Bertan Arrasaten egindako kontzertueko irudiak eta musikarekin batera (bertan Petti, Eñaut Elorrieta, Alex... [+]


2011-11-23
Xabier Leteren azken kontzertua CDan aterako dute. Entzun aurrerapen kantua

Xabier Letek 1999ko irailean Errenterian (Gipuzkoa) eskaini zuen azken kontzertua CD bikoitzean jarriko du abenduaren 4an salgai A&M Kultur Promotorak: Xabier Lete zuzenean. Hogeita bat kantu bildu dituzte orotara, horietatik hamaika sekula grabatu eta diskoan jaso gabeak... [+]


2011-09-28
Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren omenezko kantaldia urriaren 11n Urnietan

Urnietan (Gipuzkoa) jaio zen Lurdes Iriondo, eta bertan bizi izan zen urte askoan Xabier Leterekin. Urriaren 11n haien omenezko kantaldia egingo dute hango kiroldegian, Xabier Lete gogoan biraren baitan. Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Pier Paul Berzaitzek, Arantza... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.
Etxean jaso nahi dut