Igeldon galdeketa egingo dute igandean, euskal estatus politikoaz

  • "Igeldoar gisa, nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan?", galderari erantzungo diote igandean igeldoarrek.


2018ko ekainaren 15ean - 12:02
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gure Esku Dago (GED) taldeak antolatu du herri galdeketa, hura abian jartzeko 203 igeldoarren (hautesleen %22,66) atxekimendua jaso eta gero, GEDk galdeketa protokoloan markatzen duena betez, prentsa oharrean diotenez.

Goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak bitartera eman ahal da botoa, Igeldoko plazan jarriko duten hautes-mahaian. Emaitzen berri 21:00etan emango dute.

Donostian, bestalde, udazkenean egingo dute galdeketa.


Igeldo kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.