Igeldoko erreferendumak Madrilen baimena behar duela dio PPk

  • Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak beharrezko ikusten du Igeldo Donostiatik banatzeko kontsultaren nondik norakoak Madrili galdetzea, loteslea izan dadin. Horren berri eman du Donostiako PPko ordezkari Ramon Gomezek. Gaiaren inguruan txosten juridikoa egin dutela adierazi du, eta Igeldo herria izateko kontsultak aurretiko baldintza hori bete beharko lukeela.


2013ko abuztuaren 23an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Garbiñe Errekondok esan du herri kontsulta egiteko konpetentzia Foru Aldundiarena bakarrik dela. Argazkia: naiz.info
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Donostiako Udaleko PSE-EEren izenean Ernesto Gascok alkateari adierazi dio, hartzen den erabaki oro udalbatzatik pasa behar dela. “Izagirrek egin beharko lukeena da, alderdiekin eta auzokideen eseri soluzioa lehen bai lehen bilatzeko”.

Bestalde, Aldundiko administrazio publikoko ahaldun Garbiñe Errekondok esan du herri kontsulta egiteko konpetentzia Foru Aldundiarena bakarrik dela eta ez dela behar Donostiako Udalaren baimenik.

Uztailaren 15ean eman zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak herri kontsulta egiteko baimenaren berri, eta azaroaren amaiera alderako jarri dute data.


Igeldo kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.