Woody Allenen filma eta Donostiaren turistifikazioa eztabaidagai 'The Guardian' egunkarian

  • Woody Allenen filmak Donostiako turismoaren masifikazioan izango duen eraginari buruzko artikulua argitaratu du The Guardian egunkariak.


2019ko irailaren 04an - 12:56

Egunkari britainiarreko iritzi sailean argitaratu da artikulua eta Mikel Agirre Maskarianok sinatu du: geografoa eta Bizilagunekin plataformakko kidea da, turismoari buruzko ikuspegi alternatiboa eskaintzen duen elkartea The Guardianen hitzetan.

Allenek Donostian errodatu duen Rifkin’s Festivalen inguruko zenbait xehetasun eman ondoren, mota horretako ekoizpen batek hirian izan dezakeen inpaktuarengatik kezkautta agertu da artikuluaren egilea. “Filma (…) ez da Hollywooden glamour ukitua bakarrik, baliabide perfektua da hiria turismo mapa globalean are sakonago txertatzeko”, esplikatu du.

“Nire kezka da pelikula honek Donostiaren irudi bat erakutsiko duela klixe sorta baten bidez, ikuslego global batek erraz ezagutu dezakeena, baina bertako errealitatetik bereizita dagoena”, dio Agirrek.

Mota honetako ekoizpenek jasotzen duten finantzazio publikoari buruzko gardentasun handiagoa ere eskatu du Agirrek, Donostiako Udalak pelikulari 60.000 euro emango dizkiola jakin den egun berean.

Hiriko ekonomian turismoak dagoeneko daukan posizio nagusia aipatu ditu eta nola “monokultibo turistikoa” bultzatzen jarraitzen den enplegua eta aberastasuna sortuko dituela esanez. “Marina Garcés filosofoak dioen moduan, turismoa industria estraktibista da, baliabide amankomunak produktu bihurtzen dituena –auzoak, plazak eta kaleak–, esplotazio pribaturako aktibo gisa. Bitartean, sarri, desjabetu egiten ditu espazio horiei bertan biziz esanahia ematen dioten pertsonak”.

“Zenbat eta lan gehiago egin turismoaren zenbakiak bultzatzeko, orduan eta gehiago mehatxatzen du gehiegizko turismoak espazioaren benetakotasuna eta hortaz turisten esperientzia murrizten du”. Donostia bere arrakastaren biktima bihurtzeko arriskuaz ere ohartarazten du artikuluak, Veneziari edo Bartzelonari gertatu zaien bezala.

Herritarren mobilizazioen lorpenak aipatu ditu artikuluaren amaieran –tasa turistikoak ezartzeko proposamena mahai gainean egotea, adibidez– eta turismo eredu jasangarriago baten premia nabarmenduz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude