Sukaldea modan dago. Ez da dudarik. Euskaldunak omen gara onenak, baina ez dut lar horietan, oraingoz, azken egunetako barometroetako analisi egokirik irakurri. Podemosek aiseki irabaziko omen ditu Nafarroako hauteskundeak. Paradigma politikoak 180 graduko bira egin duela dirudi. Hala adierazten ei du Nabarrometro ospetsuak. Bada, datuok Nafarroako biztanleria ordezkatzen duten zuzeneko botoen estimazioa dira. Kozinatzea falta da. Eta, dirudienez, ez gara hain onak sukaldean.
Probatxo orientatzaile azkar bat egin dut. Nafarroako errolda kontuan hartuta (ez botoen ehunekoak, botatzeko eskubidea dutenen portzentajea baizik) hauteskundeak pasa den urrian ospatuko balira, emaitza honakoa litzateke, gutxi gora behera:
Abstentzioa: %25
Podemos: %19,4
UPN: %15,1
EH Bildu: %13,55
PSN: %6,3
Geroa Bai: %5,6
Zer da sukaldea? Nola kozinatzen da?
Inkestak ez dira fidagarriak. Hiritarrak ez du zertan erantzun galderei, ez dakiela esan dezake, ahaztu duela edota, zuzenean, gezurra esan. Beraz, hiritarraren erantzunak nolabaiteko iragazki batetik igaro behar dira. Horri deritzo kozinatzea. “Zuzeneko botoa” hiritarren erantzun zuzena litzateke, eta kozinatu osteko emaitzei, aldiz, “estimazioa” deritzo.
1.- Lehenengo galdera: hauteskundeak bihar balira zein alderdiri emango zenioke boza?
Erantzunak, Nafarroan:
Podemos: %19,4
EH Bildu: %12,6
UPN: %8,4
PSN: %5,7
Geroa Bai: %5,1
Abstentzioa: %11,6
Ez daki/ez du erantzuten: %27,2
1.1 Azalpena:
Zuzeneko boto-asmoa dira aurreko erantzunak. Bada, badago %27,2 bat aitortzen ez duena zein alderdiri emango dion boza. Hiru aukera daude: ez jakitea nori eman boza, jakitea baina ez esatea alderdi horrek onarpen gutxi duelako gizartean –gaizki ikusia dagoelako-, eta abstenitzea. Boto ezkutua deritzo horri.
2.- Bigarren galdera: Ez baduzu erantzun/ez badakizu, esadazu mesedez zein alderdirekin sinpatizatzen duzun gehien.
Erantzunak, Nafarroan:
Podemos: %3,5 (27,2ren %13,1)
EH Bildu: %0,95 (27,2ren %3,5)
UPN: %1,5 (27,2ren %5,6)
PSN: %0,6 (27,2ren %2,3)
Geroa Bai: %0,5 (27,2ren %1,9)
Ez daki/Ez du erantzuten: %18 (27,2ren %68,2)
Boto ezkutu hori azaleratzeko hurrengo trikimailua erabiltzen da. “Ondo da, ez dakizu zeini eman boza, baina esango zenidake zein alderdi erortzen zaizun ondoen? Zeini diozun sinpatia gehien?”. Bigarren itaunketa horren bidez erantzulea engainatu egiten da, eta zeharka aitortu egiten du zeini emango dion boza.
2.1 Eragiketa:
Podemos: 19,4 + 0 = 19,4
EH Bildu: 12,6 + 0,95 = 13,55
UPN: 8,4 + 1,5 = 9,9
PSN: 5,7 + 0,6 = 6,3
Geroa Bai: 5,1 + 0,5 = 5,6
2.2 Azalpena:
Zergatik ez dugu gehitu Podemosekiko sinpatia? Hautu pertsonala da, baina badu arrazionaletik. Podemosekiko sinpatia aldakorra dela uste da adituen artean. Alderdi berria izaki eta alderdi tradizionalekiko jarrera ikusirik, logikoa da Podemosek sinpatia eragitea, baina sinpatia hori bozetan bihurtzeko modukoa ez dela uste da. Gainera, %22,9 erroldatik (bozen %28,6) gehiegizkoa litzateke egungo testuinguruan. Hor datza sukaldeak.
Hala ere, esku artean ditugun datuen arabera, %18ak bere boza ezkutatzen du. Zein da hurrengo pausoa, ezkutua argitzeko?
3.- Koefiziente ponderatzailea: hirugarren galdera: Aurreko hauteskundeetan zein alderdiri eman zenion boza?
Erantzuna, Nafarroan, honako galderari:
2011ko hauteskunde orokorretan zein alderdi bozkatu zenuen?
Podemos:
Amaiur: %10,1
UPN-PP: %15,6
PSOE: %14
Geroa Bai: %8,7
3.1 Eragiketa:
Boza-oroitzapena datu errealekin alderatzen da eta koefiziente ponderatzailea atera:
Oroitzapena Erreala 2011 koefizientea
Podemos - - -
Amaiur 10,1 10,5 -
UPN-PP 15,6 27,05 1,73
PSOE 14 15,62 -
Geroa Bai 8,7 9,1 -
Abstentzioa 21,5 38,65 -*
*Abstentzioa, normalean ehuneko 30etik ez da igarotzen. Ez dira gauza berdina hauteskunde orokorrak eta autonomikoak. Egun, krisia dela eta badirudi “ongizate-estatua” arriskuan dagoela. Horrelakoetan, gizartea suminduta dagoenean, parte-hartzea handiagoa da. Ponderatzaile gabe, %75eko parte hartze -%25eko abstentzioa- bidezkotzat har daiteke.
Podemos: 19,4 +0= 19,4; x 1 = %19,4
EH Bildu : 12,6 + 0,95 = 13,55; x 1 = %13,55
UPN*: 8,4 + 1,5 = 9,9; x 1,73 = 17,1; 17,1 – 2 = %15,1
PSN: 5,7 + 0,6 = 6,3; x1 = %6,3
Geroa Bai: 5,1 + 0,5 = 5,6; x 1 = % 5,6
*UPN PPrekin batera aurkeztu zen hauteskunde orokorretara. Beraz, ponderatzailea handiagoa da UPNrentzat. PPk ehuneko 2a eskuratuko duela balizkotzat hartuz gero 2 puntu portzentual kendu zaizkio UPNri.
3.2 Azalpena:
Zer ematen du aditzera bozen oroitzapenak? Ba ezkutuko botoa non dagoen, hain zuzen. Zer erakusten digu grafikoak? 2011n UPNri boza eman zietenak ez dutela aitortzen hala egin zutenik, eta, beraz, orain aitortzen ez dutenak, seguruenik, UPNri emango dietela boza. Horren sinplea da. Eskuineko bozak ezkutatzen dira beti. Ingalaterran, estareako, nasty party deritze kontserbadoreei. Oso gutxi dira eskuindar gisan aurkezten direnak, baina eskuinak boto franko izaten ditu.
Beste alderdiei ez zaie koefiziente ponderatzailea aplikatu, oroitutako emaitzak eta benetakoak oso antzekoak zirelako. Inkestaren akats-marjinaren barruan dago hori. Podemosek, aitzitik, ez du oroitzapenik. Bada Podemosen europarretako boza-oroitzapena erabiltzen ari denik. Oso arriskutsua da hori.
4.- Kozinatu osteko emaitza estimazioa, erroldarekiko:
Abstentzioa: %25
Podemos: %19,4
UPN: %15,1
EH Bildu: %13,55
PSN: %6,3
Geroa Bai: %5,6
Azken azalpena:
Ez da ahantzi behar 2014ko urriko barometroko datuak aztertu ditugula. Honek esan nahi duena da, memento honetan joera horrelakoa dela. Podemosi boza ematen diotenak, baina, normalean, Pablo Iglesiasi ematen diete boza, eta Nafarroako Parlamentuan ez da Pablo Iglesiasik egongo. Normalena da Podemosek bozak galtzea alderdi bezala estatu espainiarrean egituratzen denean. Izan ere, alderdi berria osatzen duten aurpegiak berriak izango dira, eta horrek mesfidantza eragingo du. Podemosekoek badute pozik egoteko arrazoirik, baina ez nuke esango lehen indarra izango direnik. Xanpaina utz dezatela, beraz. UPNk behera egingo du nabarmen, eta EH Bildu indartuta aterako da. Nork irabaziko duen? Bi gako: orain Podemosenak diren bozak nora joaten diren arabera; eta koalizio hipotetikoen arabera.
Artikulu hau Zirriborroak blogetik ekarria da autorearen baimenarekin. Originala kontsultagai hemen.
Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.