Tentsioa izan da nagusi PPko eta PSOEko buruzagien arteko debatean. Irainaren muga-mugan ibili dira, batik bat ustelkeriaz mintzatu direnean. Hautagai sozialista behin eta berriro saiatu da PPren ustelkeria kasuak mahai gainera ateratzen. Unerik beroena Pedro Sanchezek Mariano Rajoy pertsona zintzoa ez dela esatean iritsi da. Baieztapen hori “doilor eta mespretxagarri” kontsideratu du Rajoyk. “Desesperatuta bazaude, otoi, bestelako argudioak erabili”, gaineratu du popularrak.
Konstituzioaren erreforma izan da Telebistaren Akademiak atonduriko debatearen lehen solasgaia. Alabaina, Sanchez hasiera hasieratik ustelkeria aipatzen tematu da. Aurrez aurrekoaren hastapenean Gürtel kasuari eta Barcenas eta gainsoldaten auziari egin die aipamen. Ondoren Barcenasen kaleratzearen inguruan gezurra esan izana leporatu dio Rajoyri, eta salatu du PPren diruzain ohiak Madrileko egoitzan zituen ordenagailuak mailuz apurtu zituztela.
Minutuek aurrera egin ahala hautagai sozialista diskurtsoa gogortzen joan da. Nabarmendu du espainiarrek Rajoy Moncloan mantentzea deliberatu ezkero, horrek “kostua” izango duela demokraziarentzat eta instituzioentzat. “Izan ere, gobernuko presidenteak zintzoa behar du izan, eta zu, Rajoy jauna, ez zara zintzoa”, adierazi du. PPko hautagaiak bere burua ondradutzat jo du, esanez inoiz ez dela epaile baten aurrera joan behar izan. Sanchezen hitzak “zital, doilor eta miserabletzat” jo ditu.
Kataluniako egoeraz hitz egitea ez da nahikoa izan urak baretzeko
Debatea lasaitze aldera, moderatzaileak konstituzioaren erreformaz eta Kataluniako egoeraz solasteko eskatu die. Hautagai sozialistak gai hauek “garrantzi handikoak” direla adierazi du, baina solasaldia berriz ere ustelkeriara bideratu. “Espainiarren bigarren ardura da ustelkeria, Rajoy gobernuan zela izugarri igo dena”.
Jose Ramón Gomez Besteiro Galiziako PSOEren idazkari nagusiaren inputazioa eta Andaluziako ERE faltsuen kasua aipatuz erantzun dio popularrak. “Oso artega ikusten zaitut. Eta gauza bera pentsatzen dute milioika espainiarrek”, ihardetsi dio Sanchezek.
Erreskatea ere ika-mika iturri
Erreskatearen errelatoak ere bi hautagaien arteko desadostasunak agerian utzi ditu. Sanchezek erreskatea izan zela baieztatu duen bitartean, Rajoyk halakorik izan denik ukatu du. “Erreskatea ekidin zenuela diozu, baina gezurra da. Kosturik izan behar ez zuela esan zenuen, eta jada 25.000 milioi euro ordaindu ditugu”, leporatu dio Sanchezek. Rajoyk sozialistari gezurretan ibiltzea egotzi dio, esanez erreskatea ekidin eta finantza sektorea salbatu zuela.
“Sanchez jauna, badirudi emakumeen botoak nahi dituzula”
Sanchezek “ama izatea erabakitzeko duten eskubidea murriztea” leporatu dio Rajoyri, eta horrek ere asaldatu egin du popularra. “Zer egin dut nik? Esazu. Zer murriztu dut? Azaldu, mesedez”, ihardetsi dio. “Sanchez jauna, badirudi emakumeen botoak nahi dituzula”, gaineratu du.
Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.
Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.
Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.
Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.
Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.
100 egun igaro dira Espainiako Estatuko hauteskundeak egin zirenetik, eta alderdi politikoetako ordezkariek ez dute gobernua osatzerik lortu. Abenduaren 20ko bozetatik akordioak erdiesteko ahaleginean jardun dute zenbait alderdik, batez ere, PSOEk.
Aurreikusita zegoen gisara, Pedro Sanchezek ez du lehen inbestidura saioan presidente izatea lortu; PSOEko hautagaiari ez zaio aski izan Ciudadanos eta Nueva Canarias alderdien babesa. Sanchezek gehiengo absolutua zuen beharrezko Gobernuko presidente izateko.
“Nahiko nuke Espainiar estatuak David Cameron eta Angela Merkelek egin dutena egin dezan, haiek barkamena eskatu dutelako Derryn 'Bloody Sunday' izenekoan eta nazien holokaustoan gertatutakoagatik", azaldu du Gasteizko alkateak.
PSOE barneko hautsak harrotu ditu Pedro Sanchez eta Albert Riveraren arteko akordioak. Alderdiko idazkari nagusiak asteartean iragarri zuen Ciudadanosekin bat egiteko erabakia, Espainiako gobernuko presidente izateko ahaleginean. Hala ere, Ciudadanosen babesa ez zaio aski, eta... [+]
Hauteskundeak errepikatzea da Espainiako Gobernuko presidenteak bere karguan mantentzeko daukan aukera bakarra. Kasu horretan litekeena da PPk Rajoy aurkeztu baino beste aukerarik ez izatea eta bide horretatik, Ciudadanosera ihes egindako botoen parte bat berreskuratuko balu,... [+]
Frank Underwood gupidagabearen hitzak dira honako hauek: “Neurriz kanpo baloratzen da demokrazia”. Trikimailu ugari erabilita eta hauteskundeetara aurkeztu gabe, AEBetako presidentziara iritsi ondotik esandakoak. House of Cards telesail zirraragarriko pasartea da... [+]
Haserre dago Don Felipe, eta ez daki disimulatzen. Espainia periferikoak haserretu du bere gorentasuna. Errege-etxean eta hark ordezkatzen duen Estatu-administrazioan, onartezina da periferia izatea berniz folklorikotik harago doan entitate soziologiko bat. Eta hori da Espainiak... [+]
Ez ginen asko izan Hego Euskal Herrian Podemosen garaipena iragarri genuenak. Inkestetatik haratago begiratu besterik ez zegoen, hauteskunde portaeraren serie historikoek eta kanpainaren bilakaerak erakusten zuten. Hegoaldean Pablo Iglesiasen alderdiak irabazi ez balu sorpresa... [+]
MURRIZKETEN hodeiek gero eta burrunba handiagoarekin iragartzen dute ekaitza Espainian. 2016an egin beharreko etxeko lanak dira Europar Batasunaren hizkuntzan. Noiz eta Espainiako ekonomia “krisia gainditzen ari denean” edo “EBn gehien hazten ari den... [+]
PPk irabazi ditu Espainiako hauteskunde orokorrak, baina gobernu berria eratzea ez zaio erraza suertatuko. Ciudadanosekin ez du babes nahikorik, eta PSOEk momentuz argi utzi du ez duela PPren gobernurik babestuko.