Pemex Mexikoko petrolio konpainiako zuzendari ohiak 2012ko kanpainan eroskeria jaso izana leporatu dio presidente ohiari: Odebrecht enpresa brasildarraren lau milioi euro eta borondate politikoak erosteko beste 4,5 milioi euro, hain zuzen ere.
Mexikoko Fiskaltzak astearte honetan jakinarazi duenez, baliteke Enrique Peña Nieto presidente ohiak, Luis Videgaray Ogasun ministroarekin batera, Odebrecht enpresa brasildarrak 2012ko presidentetzarako kanpaina ordaintzeko lau milioi eurotan baloratutako eroskeria baliatu izana. Hori dela eta, ikerketak abiarazi dituzte. Horrez gain, borondate politikoak erosteko beste 4,5 milioi euro inguru baliatzea ere leporatu diete, Emilio Lozoya Pemex Mexikoko petrolio konpainiako zuzendari ohiak jarritako salaketa baten ostean. Público egunkariak eman du horren berri.
"Une honetatik aurrera, Errepublikako Fiskaltza Nagusiak ikerketa karpeta ireki du eta diligentzia guztiak egiten hasiko gara", adierazi du Alejandro Gertz Manero fiskalak. Fiskalak azaldu duenez, Lozoyaren salaketaren arabera, Peña Nietok eta Videgarayk "diru hori kanpainan lagundu eta lan egin zuten atzerriko hainbat hauteskunde-aholkulariri emateko agindu zioten".
Fiskaltzak zabaldutako bideo baten bidez, Gertz Manerok Lozoyaren salaketa aletu du, eta gainera, Alderdi Iraultzaile Instituzionalak (PRI) Peña Nieto Mexikoko Jauregi Nazionalera eraman zuen kanpainan jaso zituen eroskerien kopurua 500 milioi pesotik (ia 20 milioi euro) gertu dagoela adierazi du.
Ildo beretik, Gertz Morenok esan du Lozoyak 120 milioi peso (4,5 milioi euro) erabili zituela Gobernuak 2013an eta 2014an aurkeztutako egiturazko erreforma batzuetan, eta erreforma horietako bat “Pemex enpresa estatalak duela ia zortzi hamarkadatik zuen monopolio energetikoari amaiera emateko” izan zela. Salaketaren arabera, Peña Nietok eta Videgarayk kopuru hori "diputatu bati eta bost senatariri" ematea agindu zuten, eta Lozoyak horien izenak jakinarazi zituen, baina anonimotasunean jarraituko dute, fiskalak azaldu duenez, inputazio posible bat eragin dezaketen adina froga aurkitu arte.
Era berean, Felipe Calderonen administrazioan (2006-2012) bere gobernupean berretsitako kontratu batean Etileno XXI Mexikoko petrokimikaren (Odebrechteko bazkidea) aldeko "pribilegio batzuk" izan zirela azaldu du Lozoyak. "Gobernu Federalak galera oso larriak izan zituen intsumoen prezioetan etekinak eman zitzaizkien", esan du Gertz Morenok. "Kasu horietan, aipatu ditugun bi pertsona horiek 84 milioi peso (hiru milioi euro) emateko jarraibideak eman zizkioten hainbat legegileri, alderdi politiko bateko finantza idazkari bati", eta "200 milioi peso (7,5 milioi euro) baino gehiago eman zizkioten" borondateak erosteko.
Gertz Morenok gaineratu du Lozoyak lau lekuko, ordainagiriak eta bideo bat aurkeztu dituela akusazio horiek guztiak argudiatzeko. Fiskalak azaldu duenez, dagoeneko ireki duten ikerketan froga horiek guztiak aztertu ostean, deklaratzera deituko dituzte, hala badagokio. Bi ustelkeria kasurengatik ikertzen ari dira Lozoya: bata Odebrecht eraikuntza enpresa brasildarrarekin eta bestea Agronitrogenados ongarri enpresa mexikarrarekin izandako kontuengatik. Otsailaren 12an atxilotu zuten Espainiako Málaga hirian, baina uztailaren 17an Mexikora estraditatu zuten.
Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]
Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]
2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]
Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]
Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak.
Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]
Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]
Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]
Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]
ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.