Udal berriak sortzea galarazten zuen araua aldatu du Bizkaiko Aldundiak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak men egin dio Batzar Nagusiek otsailaren 3an onartutakoari, eta 2012tik indarrean dagoen foru araua aldatzea onartu du. Arau horrek Bizkaian udal gehiago sortzea debekatzen du.


2015eko martxoaren 4an - 17:20
Azken eguneraketa: 13:49
Azaroaren 23ko kontsultan Usansolo bereiztearen aldeko botoa eskatzen zuen pankarta. (Arg.: UH)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Usansolotar gehienek Galdakaotik bereizteko agertutako nahiak eragin du arau aldaketa, baina haiei bakarrik ez, udala sortu nahi duen beste edozein herriri aukera eskainiko dio arau berriak. Aurretik, hala ere, Batzar Nagusiek oniritzia eman beharko diote.

Erabakiak 2012ko amaiera baino lehenagoko egoerara itzultzea eragingo du: udala eratu gura duten herriek hainbat baldintza bete beharko dute, besteak beste gutxienez 2.500 biztanle edukitzea, eta udal berriaren sorrera kontsulta bidez onartzea. Gainera, frogatu egin beharko da bai udal sortu berria bai jatorrizkoa –behin bereizketa gauzatuta– ekonomikoki bideragarriak direla.

Usansolok aise betetzen ditu baldintza guztiak. Herritarren borondatea, izan ere, agerian geratu zen iazko azaroaren 23an egindako galdeketan: ia %90ek. Honenbestez, hurbilago dute Bizkaiko 113. udalerria osatzea.

Gaur egun ez dago bestelako segregazio prozesurik abian Bizkaian.


Usansoloren segregazioa kanalean gehiago
2022ko urriaren 3
113

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.