Usansolo herri independente gisa eratzearen alde bozkatu du %81ek

  • Usansolon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako 3.647 lagun zeuden deituak Galdakaoko Udalak antolatutako galdeketara, eta haietatik 2.302k (%63,12) eman dute bere iritzia. Herri independente gisa eratzearen alde agertu dira %81,54.

     

Usansolo, ospitaletik ikusita / Javier Mediavilla Ezquibela - Wikimedia

2022ko martxoaren 28an - 07:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Galdeketaren emaitzak:

  • Bai: 1.877 boto; botoen % 81,54
  • Ez: 329 boto; guztien % 14,29
  • Ez daki-ez du erantzuten: 47 boto; % 2,04
  • Zuri: 21 boto; % 0,91
  • Baliogabeak: 28 boto; % 1,22

Bozketa ez da loteslea. Galdakaoko Udalak, segregazio prozesuei buruzko Foru Araua jarraituta, Bizkaiko Foru Aldundiari igorriko dio galdeketaren emaitza, prozedura Bizkaiko Batzar Nagusien esku utzi dezan. Hark hartuko du Usansoloren etorkizunari buruzko erabakia.

Pasa den urtarrilean onartu zuen Galdakaoko Udalak galdeketa egitea, EH Bildu, Usansolo Herria, Auzoak eta Podemos-Equo taldeetako zinegotzien botoekin. PSEko bi ordezkariek aurka bozkatu zuten, eta EAJko seirak abstenitu egin ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Usansoloren segregazioa
2022ko urriaren 3
113

Eguneraketa berriak daude