Usaimena eta gustua nabarmen galtzen dute lehen egunetatik COVID-19az kutsatutakoek

  • Oraingoz 50 herrialdetako 37.000 pertsonak erantzun du galdetegia eta bertatik ateratako emaitzekin ondorioztatu dute COVID-19 detektatu zitzaien gaixoek oso hasieratik galdu zutela nabarmen usaimen eta gustua. Hori aztertzeak lagundu dezake diagnostikoetan eta koronabirusak eragindako buru isurketa eta epilepsien zergatia argitzen.


2020ko maiatzaren 26an - 08:41

Navarrabiomed Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarlanean daramaten zentroa da eta 50 herrialdetako 600 profesionalek osatutako nazioarteko ikerketa batean parte hartzen ari da. Ikerketa horrek aztertu du COVID-19az kutsatutako pertsonen gehiengoak usaimena eta gustua galdu dutela birusa berenganatzeko lehen egunetan. Horrek birusaren agerpen berrietarako diagnostiko probetan eragina izan dezakeela diote.

Nafarroako Gobernuaren webgunean dago informazioa.

Galdeketa bidez egindako ikerketa

Apirilaren 7an Ikerketa Kimiosensorialerako Kontsortzio Globalak galdeketa egin zuen 40 herrialdetako 4.039 pertsonen artean: guztiak ziren gehienez 15 egun lehenago koronabirusa diagnostikatu zieten gaixoak. Eskatu zioten usaimena eta gustua kuantifikatzeko COVID-19a baino lehen eta gaixo zeuden bitartean. Baita ere eskatu zioten sudurra itxitzearekin lotutako edozein gorabehera adierazteko.

Kontsortzioak emaitzak apirilaren 18an jaso zituen eta maiatzaren 8an argitaratu zituen medrxiv.org plataforman. Emaitzek diote usaimena eta gustua nabarmen gutxitzen direla COVID-19 gaixoengan. Azpimarratu behar da sudurrak itxi izana ez dagoela lotuta galera hauekin, eta horretan bereizten da SARS-CoV-2 beste hainbat infekzio birikoetatik, adibidez hotzeria edo gripea, gaixotasun hauek sudurrak ixtea eragiten baitute.

Galdeketak aurrera jarraitzen du

Dagoeneko 37.000 erantzun jaso ditu eta galdeketa oraindik martxan dago. Navarrabiomed-ek gomendatu du duela gutxi COVID-19 pasatu duten edo arnasketarekin lotutako gaixotasunen bat izan dutenek inkesta bete dezatela.

COVID-19ak eragindako buru isurketak eta epilepsiak argitu nahian

Ikerketako lantaldeko kide den Enrique Santamaría Martínezek adierazi duenez, "koronabirusak gorputzean sartzeko duen bideetako bat sudurra da, horregatik usaimen-burmuin arteko bidea aztertzeak informazioa eman diezaguke jakiteko zergatik gertatu diren burmuin isurketak, epilepsia eta enzefalitia COVID-19dun hainbat gaixoetan".

Erantzun inmunologikoaren adierazle ere izan daiteke

Santamaríak adierazi duenez, Espainiako Osasun ministerioarentzako Carlos III Osasun Institutuak egindako seroprebalentziari buruzko lehen emaitzetan ikus daitekeenez, "usaimenaren galera ez da soilik COVID-19aren sintoma goiztiarretako bat, izan daiteke baita ere erantzun inmunea iragartzen duena".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude