Presoak etxera itzultzeko prozesuaz ez ezik, gradu aldaketak eta baimenak lortzeko zailtasunak deitoratu ditu Sare Herritarrak, Espainiako Auzitegi Nazionala erantzuletzat joz.
"Urte etsigarria izan da, baina urrats txikiak eman dira: Pertsona horietako batzuek baimenen erregimenean sartzea lortu dute, eta beste batzuek hirugarren gradura progresatu dute edo erdi-askatasunezko erregimen batera, eta hori, ezinbestean, positiboki baloratu behar dugu. Arazoa sortzen da etxera itzultzeko prozesu hori zenbait organo eta administrazioen ekintzek oztopatzen dutenean, eta hori gertatzen da, hain zuzen ere, salbuespenezko legeria hori indarrean dagoelako eta Auzitegi Nazionala da indarrean jarraitzearen erantzule". Horra Sare Herritarrak abuztuaren 12 honetan plazaraturiko irakurketaren zati bat. Prentsaurrekoa eskaini dute Donostian, Bego Atxak eta Joseba Azkarragak.
Zehazkiago, Espainiako Auzitegi Nazionalaren fiskaltzaren, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren Zigor arloko Salaren jarrerak kritikatu ditu Sare-k: "Hiru instantzia judizial hauek, ñabarduraren bat edo besterekin, normaltasuneranzko edozein aurrerapauso blokeatzeko jarreran ainguratuta daude. Auzitegiek herritarren eskubideak, baita espetxean dauden pertsonen eskubideak ere, bermatu beharko lituzkete baina ez dira eginkizun hori betetzen ari". Bi zifra eman dituzte, adibide gisa: 160 euskal preso inguruk baimenak jasotzeko baldintzak betetzen dituzte, baina 30ek lortu dute. Hirugarren graduari dagokienez, 80 preso inguruk egon beharko lukete egoera horretan, baina 20 daude. Frantziako Estatuan diren hogei euskal presoen egoera "salagarria" ere deitoratu dute.
Egoera hori arrazoi politikoei lotua dela ohartarazi dute: "Inozokeria litzateke egoera hori arrazoi juridikoen ondorioz gertatzen dela interpretatzea". Espainiako Auzitegi Nazionala "eskuin mutur politikoaren organo juridiko" bihurtu izana deitoratu dute. Erabakiak Euskal Herriko errealitatetik 400 kilometrotara hartze horrek dakarrena ere zabaldu dute: "Justiziaren itxikeria eta politizazio hau Euskal Herritik 400 kilometrora eta salbuespeneko organo judizial bateko epaile eta fiskalen esku dauden instantzia judizialen errua da. Epaile eta fiskal horiek ez dute herri hau ezagutzen, ez dute euskal gizartearen sentimendua ezagutzen, eta ez diete jaramonik egiten Tratamendu Batzordeek, espetxeetako zuzendaritzek, teknikariek eta euskal presoen bilakaera ezagutzen duten pertsonek egiten dizkieten gomendio eta proposamenei. Are gehiago, Espetxe Administrazioak aitortutako askatasuna bertan behera uztera ere ausartu dira, Fiskaltzaren errekurtsoa onartu edo ez erabaki aurretik".
Salbuespen politikaren bukaera eskatu dute, beste behin, oinarrizko eskubideen errespetua ezinbestekotzat joz: zigorra ohiko bizilekutik gertu betetzeko eskubidea; familia-bizitzaz gozatzeko eskubidea, espetxean dauden pertsonei ere badagokiena; bizitzeko eskubidea, osasunerako eskubidea bermatzen diena, bereziki beren bizitzarako arrisku nabarmena eragin dezaketen gaixotasunak dituzten pertsonei; zigorra denboran ez luzatzeko eskubidea, bestela zigor horiek betiko kondena bihurtzen dira –horretarako, ezinbestekoa da Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako espetxeetan betetako aldiak zigorretan zenbatuak ziren auzitegien jurisprudentziara itzultzea–; eta orokorrean, gure herriaren normalizazioa eragozten duen salbuespenezko legeria ororen amaiera.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]