Urte berriarekin, debekatuta dago lan berdina egiteagatik emakumeei gutxiago ordaintzea Islandian

  • Legez arautu dute soldata berdina lortzeko eskubidea Islandian. Urte berriarekin batera, lan berdina edo balio bereko lana egiteagatik ezingo zaie gutxiago ordaindu emakumeei. Soldata berdintasuna legez bermatzen duen lehen herrialdea da.


2018ko urtarrilaren 03an - 12:27

Sindikatuen, enpresa konfederazioen eta gobernuaren arteko adostasunaren emaitza da sistema berria. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun ekonomikoarekin amaitzea helburu duen legea da eta berdintasunerako bidean mugarri izango da.

Arau eta jokabide berriak biltzen ditu eta aurrera atera ahal izateko mekanismo bat eratu dute: 25 langiletik gorako enpresek soldaten berdintasunaren legea betetzen dela egiaztatu beharko dute, ziurtagiri baten bidez. Nolabait, produktu ekologikoak edo bertako elikagaiak saltzen dituen ekoizleari eskatzen zaion agiriaren antzekoa izango da.

Aho batez onartu da lege berria parlamentuan. Kontuan hartuz diputatuen erdia baino gehiago emakumezkoak direla, tramite hutsa izan da egitasmoa arautzea. Islandia munduko herrialde aurrerakoienetakotzat jotzen bada, orain arte emakumeek %7-19 gutxiago irabazten zuten. Hemendik aurrera legez zigortuko da jokabide hori.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude