Urriaren 20ko "Orain presoak" manifestazioa Bilbotik Donostiara lekualdatu dute

  • Urriaren 20rako deituta dagoen "Orain presoak" manifestazioa azkenean Donostian izango da, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Antiguako tuneletik aterako da 17:00etan eta helburua "milaka kilometrotara urrunduak diren eta giza eskubideak urratuak zaizkien euskal presoen egoerari irtenbidea" emateko eskatzea izango da.


2018ko irailaren 10an - 12:47
Manifestazioa iragartzeko kartela.

Espainiako Barne Ministroak jakinarazi die Bilbon egun horretan Marathon Bilbao Night izango dela, eta bi ekimen jendetsu ezin direla leku berean egin, hainbat kale ordu luzez itxi beharko bailirateke. Arrazoi hori medio, mobilizazioa Donostiara aldatzea erabaki dute.

Irati Agorria eta Mikel Casado mintzatu ziren "Orain Presoak" dinamikaren izenean eta ondorengoa adierazi dute: "ETAren disoluzioaren ostean ireki den garai berria probestu eta aspaldidanik espero dugun aldaketa gauzatu dadin gure hondar alea jarri nahi dugu. Bakerantz eta elkarbizitzarantz eramango gaituen aldaketaz ari gara. Sufrimendu gehiago sortzeari utzi eta korapiloak askatu zein zubiak eraikiko dituen jendarte baterantz eramango gaituena".

Sareren webgunean, adierazpen osoa irakur daiteke. Irakurri dinamikako bi kiderekin ARGIAn egindako elkarrizketa: "Salbuespen legedia alde batera utzi behar du Espainiako Estatuak".

Mobilizazioa iragartzeko egin duten bideoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude