Urriaren 1ean zabalduko da epea Durangoko Azokako guneetan nobedadeak aurkezteko

  • Abenduaren bostetik bederatzira egingo da 53. Durangoko Azoka eta sormen lanen bat aurkeztu nahi dutenek, urriaren 1etik 15era bitartean izango dute aukera.


2018ko irailaren 19an - 12:26
53.edizioa izango da aurtengoa

Egitarau zabala prestatzen da bost egunetarako, hala nola, aurkezpenak, mahai-inguruak, hitzaldiak, emanaldiak eta tailerrak. Egitarau horren zati handi bat Azokan nobedaderen bat aurkeztu nahi duten sortzaileek osatzen dute, azken urteetan indarra hartzen ari diren espazioen bidez. Areto Nagusia, Kabi@, Ahotsenea, Azoka TB, Szenatokia, Irudienea, Saguganbara eta Plateruena dira guneak. Gehienetan tarte bat doan uzten zaie liburu, disko, ikus-entzunezko, antzezlan edo proiekturen bat aurkezteko interesa dutenei. "Eskaintza ere doakoa izan ohi da, salbuespenak egon arren”, diote antolatzaileek.

Deialdia zabaltzen denean, azokako webguneko, “guneak” atalean eman behar izena. Gune bakoitzari dagozkion argibideak ere bertan ikusi daitezke.

Informazio gehiago behar izanez gero, komunikazioa@durangokoazoka.eus helbidera idatzi edo 660 716 097 telefonora deitu dezakete interesa dutenak

 


Eguneraketa berriak daude