Urrezko eltzea

  • Urre karrakatzaileak ba omen ditugu Ezpeleta eta Kanboko parte hortan. Gose hori ez da gaurkoa. Erromanoen garaian ba omen ziren jada urre meategiak bai Mundarraingo paretan, bai Itsasuko Mehatsetan, komuzki "camp de César" deitzen den tokian.

Xabier Itzaina Laborari
2015eko urriaren 15a

Munduko mitologi guzietan bezala, lur azpiko lanak eta langileak sinesmen eta ipuin bihurtu ziren. Mundarrainen, erromanoen esklaboak lamin bilakatu ziren, injeniurra basandere, eta berriki arte kondatzen zen Ezpeletan tunel bat ba omen zela Mundarraingo kaskotik Ezpeletako gazteluraino.

1858an, Duvoisin kapitainak “Cambo et ses alentours” liburuxkan kondatzen zuen XVIII. mende undarrean omen gertatu balentria. Ezpeletako inguruetan urre fama bazela entzunik, hiru lagunek urre hori aurkituko zutela egina zuten. Bainan, xinatarrek erran lezaketen bezala, tiroak entzun ziren hiru horiek sortu zirelarik, erran nahi baita bolbora etzutela berek asmatua. Miaketak larriki eta gaizki eginik, etzuten fitsik aurkitu. Etsiturik,

Hegoaldeko partean bildu zituzten bi azti, sorginkerian bidez bederen urre madarikatu horren kausitzeko. Aztiek baietz, bainan kontratuan addendum berezi bat gehituz hizki ttipietan: gizaki bat sakrifikatu behar omen zioten debruari delako urrea nun zen jakiteko.

Gure hiru lagunek Ainhoan Pitchon deitu soldado ohi erromes bat bildu zuten xede hortarako, bainan delako Pitchon, azeri horrek bertze buztanik bazuela hautemanik, eskapatu zitzaien. Mugaz bertzaldean bildu zuten bertze gizon herresta bat. Bainan sorginek beren errituala hastekotan zirela eta, gaitzeko ortzantza hasi zen, aire gaixto, ximista, eta denak eskapatu omen ziren iziturik.

Le fait est historique” zion 1883an Le journal de Saint-Jean-de-Luz petit Paris kasetak, zoinek berriz kondatzen zuen Duvoisin-en ipuina Ezpeletako kaolin, feldspath eta burdin meategien berriz irekitzea aipu zelarik. Hala balitz eta ez balitz, beti ere kasu, eltzea urrundik urrezko iduri, hurbiletik lurrezko ageri.

[Laborari aldizkarian argitaratutako artikulua]

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Urre bila Lapurdin  |  Lapurdi

Urre bila Lapurdin kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude