“Izigarri kontent eta lasaituak gira Lapurdin urrea bilatzeko proiektua ez baita eginen”

  • Ez da urre miatzerik eta hustiatzerik eginen Lapurdin. Sudmine sozietateak zuen proiektua, ez da eginen. Kanbo-Ezpeleta inguruan, hamaika herri hunkiak ziren.

Protesta ugari egin dituzte mehategiaren aurka. Irudian Bizi-ko kideak.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 20an - 08:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mediabask hedabideak du lehenik berria atera ostegun goizean. Vincent Bru, Kanboko diputatuak baieztatu du Frantziako ekonomia ministroarekin. Sudminek, ez du beste errekurtsorik egiten ahalko, epea iragana baita.

Bizi mugimenduak eta CADE kolektiboak berria plazerez hartu dute. Baita Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko presidenteak ere.

Stop Mine EH kolektiboko kideek prentsaren bidez jakin dute berria eta ez dute ezeztatzearen agiri ofizialik eskuratu oraidik.

Panpi Olaizolarekin mintzatu dira Euskal Irratietan.

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Eguneraketa berriak daude