Lapurdin urrea ustiatzeko urratsak eman nahi ditu enpresa batek baimenik gabe

  • Jarraipen batzorde bat sortu nahi du, Frantziako Gobernuaren baimenaren zain dagoen bitartean. Ekimena “maskarada” dela salatu dute aurkakoek.


2016ko ekainaren 09an - 10:47
Gorriz markatutako eremuan aritzeko baimena eskatu du Sudmine enpresak. Argazkia: CADE environnement

“Tokiko hitzartze eta jarraipen batzordea” sortzeko batzarrera deitzen duen gutun bat helarazi die Sudmine ustiaketa enpresak Lapurdiko 11 herritako hautetsi eta eragileei. Ostiralean biltzeko gonbita luzatzen du idatziak, eta enpresak Euskal Herrian dituen proiektuen inguruko azalpenak ematea du xede.

Sudminek, baina, ezin du horrelakorik egin, StopminesEH elkarteak salatu duenez. Izan ere, eskaria luzatu arren Frantziako Gobernuak ez dio meategia eraikitzeko baimenik eman oraindik, eta hori dela eta ezin du ofizialki halako egitasmorik abiatu.

Gauzak horrela, enpresaren “maskarada” salatzeko elkarretaratzera deitu dute StopminesEH eta CADE elkarteek. Ostiralean bertan izango da, arratsaldeko 18:00etan, Senpereko pilotalekuan. Bi elkarteetako kide den Martine Bouchetek Ipar Euskal Herriko Hitzan adierazi duenez, enpresaren nahia “Frantziako Ekonomia Ministerioaren aurrean normaltasun itxura ematea” da. Horrez gain, batzarrean hitzarmen bat sinarazteko enpresak duen asmoa salatu du Bouchetek.

Dagoeneko uko egin dio zenbaitek batzarrera azaltzeari. Tartean dira, besteak beste, Catherine Seguin suprefeta, Colette Capdevielle eta Sylvaine Alaux diputatuak eta Errobi herri elkargoko auzapez guziak.

Mota honetako ustiaketek sortu dezaketen kalteaz ohartarazten du CADE elkarteak bere web orrian: Itxuraz, lurpeko ura kutsatzen du ustiaketak, baina hasierako esplorazioetan merkurioa, artsenikoa eta sodio zianuroa erabili ohi dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Urre bila Lapurdin
2018-02-20 | Euskal Irratiak
Stop Mine EH
"Izigarri kontent eta lasaituak gira Lapurdin urrea bilatzeko proiektua ez baita eginen"

Ez da urre miatzerik eta hustiatzerik eginen Lapurdin. Sudmine sozietateak zuen proiektua, ez da eginen. Kanbo-Ezpeleta inguruan, hamaika herri hunkiak ziren.


2018-02-15 | ARGIA
Lapurdin urrea bilatzeko proiektua bertan behera

Kanbon eta inguruko hainbat herrietan urre ustiaketa egiteko eskaria egin zuen Sudmine enpresak duela hiru urte, baina Frantziako Gobernuak ez dio horretarako baimenik eman.


2017-09-14 | Xalba Ramirez
Lapurdin urre meategia egin nahi duen enpresako jabearen etxean garabiekin ekintza egin du Bizi!-k

Bizi!-ko 17 kidek ekintza egin dute garabiekin, Lapurdiko hamaika herri kaltetuko dituen urre miaketa proiektua salatzeko, Sudmine enpresaren presidentearen etxe aurrean egin dute protesta, Seichebrières herrian (Frantziako Estatua) Euskal Herritik 700 kilometrora.


2017-06-07 | Euskal Irratiak
Stop Mines EH kolektiboak bere arrangurak plazaratu ditu

Prentsaurreko bat egin du ekainaren 1ean Stop Mines EH kolektiboak bere arrangurak plazaratzeko.


Sudmineren meategi proiektua
Lurraren alde, urre goseari oldartu zaizkio herritarrak

Lapurdiko hamaika herri hartuko lituzkeen urre meatze bat egiteko xedea du Frantziako Sudmine konpainiak. Berantenik apirilean jakinen da Frantziako Ekonomia ministroak baimena onartuko dion. 2015eko agorrilean ukan zuten egitasmoaren berri herritar eta hautetsiek; orduz... [+]


Eguneraketa berriak daude