Lapurdin urrea bilatzeko proiektua bertan behera

  • Kanbon eta inguruko hainbat herrietan urre ustiaketa egiteko eskaria egin zuen Sudmine enpresak duela hiru urte, baina Frantziako Gobernuak ez dio horretarako baimenik eman.


2018ko otsailaren 15ean - 15:53
Herritarrek urre-meategien aurka egindako protesta bat. (Argazkia: Jean Louis Piquet) Herritarrek urre-meategien aurka egindako protesta bat. (Argazkia: Jean Louis Piquet)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2014an ustiaketa eskaera egin zenetik bide korapilatsua jarraitu du saioak eta, azkenean, Frantziako Gobernuak gaia erortzen utzi du, nolabait azaltzeko: 2017ko apirilera arte zuen erantzuteko aukera eta egin ezean eskaera bertan behera geratuko zen, legeak hala aginduta.

Denborak aurrera egiten zuela ikusita, Sudmine konpainiak 2017ko martxoaren hasieran helegite bat jarri zuen, baina ez zuen aurrera egin, ostegun honetan Mediabaskek jakitera eman duenez.

Ekainera arte, bigarren helegitea jartzeko aukera ere izan zuen enpresa eskatzaileak, baina Frantziako Gobernuko Ekonomia Ministerioaren arabera, data pasatu zitzaien. Horren ondorioz, helegite berrietarako aukerarik ez da jada Sudminek eta Lapurdin urrea bilatzeko proiektua bertan behera geratu da.

Urre mehategiaren aurka protestak egin dituzte herritarrek azken hilabeteetan eta Stop Mines EH elkartea sortu dute proiektuari aurre egiteko. Lurraren alde, urre goseari oldartu zaizkio herritarrak erreportajean informazio gehiago.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...