Urrezko Egunsentia, ukitua baina ez hondoratua

  • Greziako Urrezko Egunsentia alderdiko hainbat kideren atxiloketaz gogoeta egin du Nikos Konstandaras Atenasko kazetariak, Courrier international hedabidean. Bere hitzetan, "Greziako agintariek kolpea eman dute erailketagatik susmagarri diren alderdi neonaziko hainbat agintari eta militante atxilotuta, baina horrek ez ditu herrialdearen arazoak konpontzen".


2013ko urriaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Urrezko Egunsentia alderdiaren jarraitzaileak.

"Urrezko Egunsentiaren aurka hain berandu jotzeak ordain garestia ekarri du, tartean hainbat erailketa (eta alderdiko kideek parte hartu dute horietan), eta Greziaren izen onari eragindako lotsa, gure gobernuak chauvinismoa eta biolentzia toleratzen dituela baitzirudien. Hala ere, ekintzetara pasa direnean, gobernuko agintariek, poliziak eta epaileek azkar eta konfiantzaz egin dute".

"Demokraziak erakutsi behar du berau zanpatzeko prest daudenen aurka egiten duenean berdintasun eta gardentasunez jokatzen duela (...) Halaber, prozesuak argi utzi behar du erailketen aurka egiten duela, ez ideien aurka".

"Urrezko Egunsentiko liderren atxiloketak inpaktu sakona izan dezake Greziako bizitza politikoan. Kontua da nola erreakzionatuko duen oposizioak: ausart eta arduratsu arituko dira, ala epe laburrean egoerari etekina ateratzeko ahaleginak egingo dituzte?"

"Krisiak arazo asko azaleratu ditu gure herrialdean. Urrezko Egunsentiaren igoera da larriena, baina garrantzitsuena zera da, hein handi batean lagundu duela ezkutatzen gure ekonomiak, gure gobernuak eta gure gizarteak bizi dituen zailtasun nagusiak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Eguneraketa berriak daude