Urkullu: "Aldebikotasunaren bidez akordioak lortzeko eredua da Euskadi"

  • Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko Plenoan, Iñigo Urkullu Lehendakariak Kataluniako egoera zeharka soilik aipatu du eta ez du erabakitzearen eskubidearen aldeko aipamenik egin. EH Bilduko parlamentariek demokraziaren aldeko kamisetak dituzte soinean.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko irailaren 21a

Nazioarteko analisian lau gako aipatu ostean "Estatuaren lurraldatasunaren ereduaren gatazkari era eraikitzailean heldu ez izana akats larria" dela adierazi du. Lehendakariaren arabera "ezin da ulertu Espainiako Gobernuaren geldotasuna edo geldikeria". Legezko eta akordiozko itunaren alde egin du, baina ez du erreferendumaren, eskubide zibilen edo erabakitzearen eskubidearen gaineko inolako aipamenik egin.

Elkarrizketaren bidea babestu du, eta EAEn akordioren alde egindako lanak goraipatu ditu. Bere iritziz "agertoki berri bat lortu dugu, aldebikotasunak bere esparruaren zati bat berreskuratu du".

Espainako Gobernuarekin itun ekonomikoa eta kupoaren negoziazioa jarri du Lehendakariak akordioen eredu gisa. "Aldebikotasunak, ulermenak, elkar ezagutzak eta legezkotasunak aukera ematen digute akordio itun berri bat lortzeko, Euskadiren eta Estatuaren harremanenei dagokionean".

Autogobernuaren Ponentzia

Krisi ekonomikoaren gaineko hainbat orokortasunez gain, xehetasunak ematen saiatu da Urkullu Autogobernuaren auzian. "Euskal nazioaren berezitasunak" aitortuko dituen estatus berria proposatu du, eta Estatuarekin balizko akordioa aldebikotasunean oinarritu behar dela errepikatu du.

Itun ekonomikoa eta politikoa oinarri izan behar duen estatutu berriak, Espainiako Estatuan den lurraldetasunaren krisiari irtenbidea eman beharko liokeela iritzi du, eta jakinarazi du elkarrizketa abiatu "nahi duela" Espainiako Gobernuarekin.

Herritarrek beren iritzia defendatzeko eta erabakitzeko eskubidearen alde egin du amaieran, "baina legalitate printzioaren barruan egiten bada, soilik". Zuzenean Katalunia aipatu gabe, bermerik gabeko galdeketa bat ez duela babestuko adierazi du.

Bizikidetza

Bizikidetza Planari dagokionez "indarkeriarik gabeko lehen belaunaldia garela" uste du Urkulluk, baina oraindik "amaiera ematen jakin" behar dela. Preso politikoen gaiaz, sakabanaketarekin bukatu behar dela adierazteaz gain, lau oinarri edo baldintza jarri ditu: norbanakotza, gizatasuna, kaltearen aitortza eta birgizarteratzea.

Biktimen alorrean, ekimenak biderkatu behar direla guztien sufrimendua arintzeko, eta biktima guztiei zor zaien begirunea eta erreparazioa aipatu ditu.

ETAren armagabatzean Frantziako eta Espainiako Estatuek izandako jarrera txalotu du.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Iņigo Urkullu kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-26 | Aiaraldea.eus
Urkullu eta Uriarteren aurrean protestan aritu da gehiengo sindikala, Urduņan

Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan hitzarmen berri bat eskatu eta benetako negoziazioa aldarrikatu dute.


2018-03-21 | ARGIA
2.400 euroko isuna jarri diete LABeko lau kideri Mozal Legea erabiliz, Urkulluren ekitaldi bat eteteagatik

Mozal Legea aplikatu die Eusko Jaurlaritzak LAB sindikatuko lau kideri, iazko irailean Iñigo Urkullu EAEko lehendakariaren ekitaldi bat eteteagatik. 2.400 euroko zigorra ezarri diete guztira.


2018-02-12 | Aitor Montes
Quebec ez da Euskal Herria, Tutera ez da Ottawa

Urriaren amaieran edo azaroaren hasieran joan ginen Lehendakaria eta biok , bakoitza bere aldetik, Kanadara. Lehendakaria Quebecera, lehen ministroarekin biltzeko. Ni Ottawara, Quebecetik at bizi diren frantses hiztunen komunitatearen osasun arloko jardunaldietara.


2018-01-25 | ARGIA
Ekainaren 10eko mobilizazio handia aurkeztu bezperatan, Urkullurekin bildu da Gure Esku Dago

Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak “Euskal Herrian inoiz egin den mobilizazio handiena” iragarriko du larunbatean, Donostian antolatutako ekitaldi batean.


2018-01-04 | ARGIA
Urkullu eta Muņozen arteko eztabaidan, 'Zuloan' liburuak erakusten duen "esplotazioa" mahai gainean

Eztabaida bizia sortu da azken asteotan Iñigo Urkullu lehendakariaren eta ELA sindikatuaren artean, euren arteko harremanik ezaren inguruan.


2017-12-19 | ARGIA
ELAk 'Zuloan' liburua bidaliko dio Urkulluri, "obra publikoan dagoen errealitatea ezagutu dezan"

AHTko lan prekarietatea islatzen duen Zuloan liburua jasoko du Iñigo Urkullu lehendakariak ELAk bidalita, “obra publikoko errealitatea ezagutu dezan”. Sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Txiki Muñoz horrela zuzendu zaio lehendakariari: “Irakurri Zuloan liburua eta adituko duzu nola esplotatzen den AHTko obretan”.


2017-11-15 | Miren Osa Galdona
Murrizketa sozialen kontrako txistu artean hartu dute Urkullu Barakaldoko ekitaldi batean

Txistuekin eta protestekin eman diote ongietorria Barakaldoko hainbat herritarrei Iñigo Urkullu lehendakariari. Eusko Jaurlaritzak, Barakaldoko Udalak eta Inguralde enpresa publikoak berak gauzatutako lan politika eta eginiko murrizketa sozialen aurka egin dute protesta.


2017-11-06 | Andoni Mikelarena
"Lehendakari, hauteskundeetara deituko dut"

Egun erabakigarria izan zen urriaren 26a Kataluniako prozesu subiranistarentzat. Carles  Puigdemonti “traidore” deitzetik txalo egitera pasa ziren herritar ugari. Baina zer pasa zen ostegun hartan? Enric Juliana La Vanguardiako kazetariak artikulu batean azaldu du bere iturriek jakinarazitakoa.


Fauna publikoa
Kita ezazu, kita ezazu

Jaun Barua iragan apirilaren buruan bezala dabil Iñigo Urkullu azken asteetan, hark bezala present baitu Katalunia; “present espirituan –kantatu nirekin– manka besoen artean” (bis).


2017-10-02 | Xalba Ramirez
Urkullu eta Barkos Gurseko kontzentrazio eremuan izan dira biktimak omentzen

iñigo Urkullu eta Uxue Barkos Gurseko (Frantziako Estatua) kontzentrazio eremuan izan dira, bertan izandako biktima euskaldunak gogoan. 60.000 herritarretik gora izan zituzten bertan 1939 eta 1945 artean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude