Ureztatu neguan

  • Otsailean, neguaren erdigunean gauden honetan, lehentasuna  gorputza ondo ureztatua edukitzea da. Intxaurrondoa egiten ari den bezala: sustraiak neguan  biltegi gisa erabiltzen ditu, sustrai motz eta lodiak behar ditu, ura eta lurreko mantenugaiak biltzeko.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Otsaila urdinez margotu dut: uraren kolorez, garrantzia emateko, ura garelako. Giltzurrunak eta maskuria zaintzeko ura, gatz mineralak eta jaten dugun proteina kantitatea eta jatorria zaindu behar ditugu. Gure elikadura planak salda, zopa, barazki, fruta eta infusioekin aberastera animatzen zaituztet. Etxeko landare eta lorategia zaintzen ditugun bezala zaindu behar dugu gure burua. Etxeko landarerik garrantzitsuena gara, eman lehentasuna, sasoitu eta ureztatu! 

Hipertentsioa, digestio-eragozpenak, zirkulazio arazoak, oin eta esku hotzak edo kontzentrazio-arazoak izaten ditugu ur falta dugunean. 

Zenbat ur behar dut? Egunean 1,5 eta 2 litro ur artean. Ur beharrak faktore askoren menpe daude, bereziki klimatologiaren, giroko hezetasunaren eta jarduera fisikoaren menpe. Ez ahaztu  fruta eta barazkiak ur iturri direla.

Hosto berdeko barazki batzuk gomendatuko dizkizuet, gorputza ondo ureztatuta izateko. Hosto berdedunek klorofila izeneko landare-pigmentuari zor diote beren tonua. Pigmentu horrek ezaugarri antioxidatzaileak, arazgarriak eta energizatzaileak ditu. Defentsak indartsu eta sendo edukitzeko  beharrezkoak dira.

URAZA

Letxuga elikagai alkalinizatzailea, freskagarria eta birmineralizatzailea da. Zertan laguntzen gaitu? Batetik, zuntzetan aberatsa da, asegarria. Ongi mastekatuta, argaldu nahi dutenentzat mesedegarri da. Digestioa egiten eta idorreriari aurre egiten laguntzen du. Bestetik, lasaitzen eta lokartzen laguntzen du, triptofanotan aberatsa delako. Hirugarrenik, odoleko azukrea murrizten du eta beraz, diabetikoen elikadura planetan lagungarria da. Azkenik, betakaroteno ugari duenez, hesteak, kolona eta birikentzat oso interesgarria da.

Nola prestatu dezakegu letxuga? Udazken eta neguan ia egunero jan beharko genukeen barazkietako bat da: bitamina ugari eta mineral dosi txikiak ematen ditu, dieta aberasten dutenak ia kaloriarik eman gabe. Entsaladetan erregina da eta ia denarekin konbinatzen da. Eguerdian jatea gomendatzen dut.

Uraza entsaldan jan ohi dugu gordinik. Nik egosita, patata eta azenarioekin jatea gomendatzen dizut, harrituta utziko zaitu. Horrela prestatuta edo krema eginda afarirako egokia da.

ZERBAK

Zerbak hezurrak indartzen ditu, mineraletan aberatsa baita. Kaltzio iturri bikaina da, batez ere esnekiak kontsumitzen ez dituztenentzat.

Idorreriaren aurka baliagarri da, zuntz ugari daukalako. Bestalde, anemiari aurre egiten dio: burdin asko eta kobrea ere badituenez, anemia ferropenikoa artatzen laguntzen du. Kontuan izan gorputzak burdin hori hobeto xurgatuko duela C bitaminari esker. Baina argi: azido urikoa altu baduzu, saihestu beharreko elikagaia da. 

Nola prestatu? Bere hosto berdeak eta zurtoinak ezin hobeak dira barazki saldak egiteko, azenario eta tipularekin batera. Uretan egosi ditzakegu edo baporean egin. Oliba-olioarekin salteatu daitezke, pinaziekin eta mahaspasekin, edo intxaurrekin. Beste modu bat penkak edo zurtoinak egostea da eta ondoren irinetatik pasatzea, arrautzeztatu eta frijitzea; oso gozoak daude. Penka horiek beteak prestatu ditzakegu gazta eta urdaiazpikoarekin.

ATXIKORIA, ESKAROLA eta ENDIBIAK

Elikagarriak, zaporetsuak, osasungarriak eta arazgarriak dira hiru barazki goxo hauek eta kolore asko ematen dizkete neguko platerei, entsaladei bereziki. Zuntz ugari eta kaloria gutxi dute. Mineraletan aberatsak dira: fosforo, sodio, magnesio, potasio eta kaltzioan. A bitamina eta azido foliko ugari ere ematen dituzte.

Araztu eta garbitu egiten dute, behazunari eta gibelari laguntzen diete eta digestioa errazten dute. Bestetik, antiinflamatorioak dira, azaleko arazoak dituztenen goxagarri. Azkenik, uraza bezala, diabetesa dutenentzat oso lagungarri dira.

Nola prestatu? Entsaladan gustagarri daude fruitu lehor, fruta zati eta gaztarekin. Egosita ere prestatu daitezke oliba-olio eta berakatzarekin. 

Plater astunak dauden menuetan,  beti gomendatzen ditut barazki hauekin  prestatutako entsalada mikatzak. Adibidez, koipe askodun haragi eta txerrikiekin, entsaladan edo egosita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-23 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


2025-07-14 | Jakoba Errekondo
Akainen eta eulien erasoak

Ekainak akainak ekarri ditu: uda iritsi da. Udaberriko egun beroetan hasten dira akainak ehizean, udako ehizaldi nagusirako hankak prestatzen. Garo arruntaren (Pteridium aquilinum) garomenetan izaten da batez ere, bide ertzera zintzilik diren orri muturretan kulunka, gustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude