Urdulizko ospitaleko langileek 24 orduko greba egingo dute eguenean

  • Osasun zentroko langileek "zuzeneko diskriminazioa" salatu dute Osakidetzaren aldetik, eta 2017tik dagozkien txanda-osagarriak ordaintzeko exijituko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko otsailaren 02an - 08:26
Azken eguneraketa: 09:29
Urdulizko ospitaleko langileek urte bi daramatzate protestak egiten (Argazkia: SATSE)

Urdulizko ospitaleko langileek 24 orduko greba egingo dute eguenean, otsailaren 3an, Uribe ESIko zuzendaritzak ukatu dielako 2017tik dagozkien txandaka-osagarria ordaintzea. Deitoratu dutenez, aurreko zuzendaritzak alde bakarrez erabaki zuen langileen osagarri hori etetea.

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, eta ESK sindikatuek zabaldu dute greba egiteko deialdia. Hala, egueneko goizeko 08:00etatik barikuko ordu berera greba egiteko deialdia egin diete ospitaleko behargin guztiei. Era berean, eguenean, 07:00etan manifestazioa egingo dute Larrabasterratik ospitalera arte, eta, 11:00etan, ospitaleko atarian elkarretaratzea egingo dute.

Sindikatuek azaldu dutenez, profesionalek pandemia osoan zehar herritarrakaz eta lanbideagaz duten konpromisoa erakutsi dute, baina, aspalditik, lan-baldintzak arautzen dituen akordioan jasotako eskubide baten murrizketa jasaten dutela salatu dute; horrek, "zuzeneko diskriminazioa" dakarkie, sareko beste ospitale batzuetan txandakako lanaren osagarria bai ordaintzen baita.

Bi urteko protesta

Langileek urte bi daramatzate protestak, salaketak eta negozioak egiten, baina sindikatuek azaldu dute langileak nekatuta daudela Osakidetzak emandako "tratu txarrengatik". Gainera, deialdia egin duten sindikatuak beldur dira Osakidetzak planifikatutako estrategia baten hasiera izango ote den, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren beste eremu batzuetara zabaldu gura dutena, hain zuzen ere.

Hori kontutan izanda, aipatutako sindikatuek exijitu dute 2022an txandaka lan egiten duten langile guztiei txandakako osagarria onartzea eta urte horietan guztietan langileek izan dituzten galera ekonomikoak ordaintzea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Onintza Irureta Azkune
#4
Mikel Berasaluze Faivre
#5
Gasteizkoak talde antimilitarista
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Osakidetzaren erradiografia
Egiturazko arazoa: esku pribatuek kudeatzen dute gure osasuna

Gainezka daudela-eta prekarietatea salatzen dute langileek; bien bitartean, geroz eta itxaron-zerrenda handiagoak osatzen dira pazienteen artean. Medikuak falta direla izan daiteke arazoetako bat, baina zauriari jatorria begiratzen hasi eta hainbat gako ulertuta, argi antzematen... [+]


Osakidetzaren erradiografia
Hiru hiriburu, hiru gatazka

Erreportaje nagusiaren barnean (Egiturazko arazoak: esku pribatuek kudeatzen dute gure osasuna), Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako gatazka esanguratsuenak aletu ditugu.


Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Jaioberrien orpo-probak 14 gaitz bilatuko ditu aurrerantzean EAEn, antzeman daitezkeen 50 gaitzetatik oraindik urrun

Jaioberriaren orpoan zizta eginez, hainbat gaitz aztertzen ditu osasungintza publikoak. Osakidetzak 14ra igo berri du aztertzen diren gaitzen kopurua, baina beste lurralde batzuekin konparatuta, atzeko postuetan dago EAE: Nafarroan 28 gaitz aztertzen dituzte, Galizian 33,... [+]


Eguneraketa berriak daude