Gaur gaueko 20:30ean lau gazte talde elkartuko dira Zuberoako Urdiñarben. Azia elkarteko eta Aldudarrak Bideo kooperatibako langile eta laguntzaileak izango dira Mihia Pitz telebista saioa grabatzeko prest. Taldeen arteko jokoak egingo dituzte, beti ere euskara bultzatzea helburu.
Laurent Bégueri Azia elkarteko presidentea da. Haren esanetan, Zuberoako gazteek euskara ulertzen dute eta etxean erabiltzen dute, baina kanpoan gutxi hitz egiten dute. Ahalegin horretan elkar hartu dute Azia elkarteak eta Aldudarrak Bideo kooperatibak. Urdiñarbeko, Barkoxeko, Gamere-Zihigako eta Hokiko (Sohutako auzoa) gazte talde bana izango da gaur Urdiñarben eta lau jokotan hartu beharko dute parte. Dantza egingo dute, mimoa ere bai, eta hitz jolas bat ere egingo dute. Azken saioan Zuberoako kantuekin karaokean aritu beharko dute. Ikusleek berebiziko garrantzia dute, haien txalo zaparraden arabera aukeratuko baita talde txapelduna. Euskara ulertzen ez duten ikusleentzat itzulpen zerbitzua egongo da eta aurkezlearen eta lehiakideen hitzak ulertu ahal izango dituzte.
Saioa Kanalduden, Aziaren webgunean eta TVPIn emitituko dute.
Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]
Espainiako Estatuko 12 eta 17 urteko gazteek sarean sei ordu baino gehiago pasatzen dituzte egunean, eta bost gaztetik batek pantailekiko menpekotasuna garatzeko arriskua du, dio Somos Conexión telekomunikazio kooperatibak. Udako oporretan haur eta gazteek pantaila... [+]
Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebistak duela gutxi berritu du webgunea, eta hedapena zabaltzea erdietsi ere; eta orain beste mugarri interesgarri bat probatzera doaz: Mus lehiaketa bat telebista emankizun moldean antolatua. Bikote bila casting irekia deitu dute, Euskal... [+]
Kanaldudek internetetik gure etxeko telebistetara jauzi egin du. Oraindik goiti, Free, Bouygues eta Orange internet hornitzaileen telebista boxen bidez ikusten ahalko da. Orain lanean ari dira SFR-en bidez ere ikusi ahal izaiteko. Horrez gain, webgune berria estreinatu dute... [+]