Nerabeek ez lukete egunean ordubete baino gehiago igaro behar pantaila aurrean, ohartarazi dute

  • Espainiako Estatuko 12 eta 17 urteko gazteek sarean sei ordu baino gehiago pasatzen dituzte egunean, eta bost gaztetik batek pantailekiko menpekotasuna garatzeko arriskua du, dio Somos Conexión telekomunikazio kooperatibak. Udako oporretan haur eta gazteek pantaila aurrean denbora gehiago igarotzen dutela-eta, hainbat ohar egin ditu.

"Kontua ez da hainbeste zer egiten duen pantailari begira dagoela, baizik eta zer ez duen egiten pantailari begira dagoenean".

2023ko abuztuaren 22an - 06:22
Azken eguneraketa: 2023-08-23 08:42:47

Bi-hiru urteko umeek ez lukete egunean 10 minutu baino gehiago pasa behar pantailaren aurrean; lau eta sei urte artean, 30 minutukoa da muga; eta zazpitik hamar urtera, ordubete. Hala diote Somos Conexión kooperatibako kideek –beste kopuru batzuk ematen ditu Osasunaren Munduko Erakundeak–, baina datuek garbi uzten dute oro har handiagoa dela pantaila aurrean haur, gazte nahiz helduok igarotzen dugun ordu kopurua.

“Kopuru horiek bereziki kezkagarriak dira opor garaian, gazteek orduak eta orduak pasa ditzaketelako gailu elektronikoekin”, dio erakundeak: mugikorraren erabilera gehiegizkoak eragin dezake harreman sozialak alboratzea, baita antsietatea, insomnioa edota menpekotasuna sortzea ere, ohartarazi dute.

Haurren pantaila kontsumoa udan, aintzat hartu beharrekoak

Pantailak kontsumitzeko moduez, mugak jartzeko zailtasunez eta baliabide gisa saihestu beharreko uneez hainbat gogoeta jaso genituen Argian. Tartean bi gako interesgarri eman zituzten: bat, “kontua ez da hainbeste zer egiten duen pantailari begira dagoela, baizik eta zer ez duen egiten pantailari begira dagoenean, zenbat denbora kentzen dion jolasteari, esploratzeari, sortzeari…”; eta bi, “aspertzea ere ikasketa prozesu bat da, erritmo berrietara egokitzeko, pazientzia eta autokontrola garatzeko, irudimenari lekua egiteko”.

Lehenengo mugikorra, 16 urterekin

Espainiako kooperatibaren arabera, lehen mugikorra izateko adina 16 urte da, baina honako honetan ere, datuek diote adinez txikiagoak direnean jaso ohitu dutela haurrek beren lehen mugikorra. Kooperatibaren hitzetan, presio sozialak eragin handia du gai honetan. Hain justu, guraso eta eskolak inplikatzea eta lehen mugikorraren adina denen artean adostea inportantea dela frogatu dute Irlandako Greystones hirian.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Helena Agirre (filosofoa): “Incel komunitatea gizon heterosexual zuri misoginoen gordeleku bihurtu da”

Incel, involuntarily celibate hitzetatik hartutako terminoa da. Euren nahien kontra harreman sexualak izateko gai ez direla dioten pertsonez osatutako komunitate birtuala da. Batez ere, gizon heterosexual zuriek osatzen dute ‘azpikultura’ hau. Metropoli Forala... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


Eguneraketa berriak daude