Ur erreserba erraldoien aurka Poitiersen egingo den mobilizaziora joateko deia egin du Ostia sareak

  • Martxoaren 24tik 26ra izango da nazioarteko mobilizazioa. Sareko kideek "aurrekari garrantzitsua" izango dela uste dute, eta Euskal Herritik bertaratzeko auto sistema martxan jarriko dute. Poitiersen ur erreserba handien aurka borrokan hilabeteak daramatzate.


2023ko martxoaren 10ean - 10:08
Azken eguneraketa: 12:35
Frantziako ur erreserba bat (Argazkia: Greenpeace)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uraren defentsaren alde Poitiers eskualdean (Akitania) nazioarteko mobilizazioa deitu dute martxoaren 24tik 26ra, eta Ostia Sareak bertaratzeko deia egin du, "elkartasuna indartzeko".

Ostia lurraren eta etxebizitza eskubidearen aldeko Ipar Euskal Herriko herritarren mobilizazio sarea da, eta adierazi du "beharrezkoa" iruditzen zaiela Bassines Non Merci, Confédération Paysanne eta Soulèvements de la Terre taldeek antolatuko duten hitzordu berri horretara joatea, ur erreserba erraldoien aurka egiteko. 

"Ipar Euskal Herrian, lurren artifizializazioaren aurka eta laborantza eredu zuzenagoaren alde borrokatzen garen heinean, ur erreserben geldiaraztea garaipen herrikoia litzateke", adierazi du Ostiak. Aurrekari inportantea izango dela uste dute, "lurraren aldeko beste dinamika guztientzat" eta "Pariseko gobernu ultra liberala" eta agro-industriaren hedapena geldiarazteko.

Hilabeteak dira agroindustriaren eta bere mega-bassine edo uraska erraldoien aurkako mugimendua hasi zela Frantzian. Ur erreserba hauek lurzoruko, erreketako eta euri iharretako urak laborantza intentsibora bideratzen dituzten makroproiektuak dira. 

Manifestaldia larunbatean goizeko 10:00etan izango da. Poitiers Euskal Herritik 4 ordura dago autoz, eta Ostia sareko kideek iragarri dute Euskal Herritik Poitiersera joateko auto partekatze sistema martxan jarriko dutela. Hala, izena emateko orria sortu dute martxoaren 25ean izango den manifestaziorako.

Mobilizazio ugari egin ditu Bassines non Merci kolektiboak. Adibidez, orain dela zenbait hilabete hainbat mila pertsona lanak egin nahi dituzten lekura joan ziren eta Poliziari aurre egin zioten:

 

Bestelako ekintzak ere egiten dituzte, ondorengoa adibide:

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#3
Melisa Perez Garcia  |  Pilar Revilla Martinez  |  Yolanda Payueta Lopez de Robles
#4
Eneko Atxa Landa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Talde ekologistak:
"Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko"

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-02 | Garazi Zabaleta
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]


2025-07-01 | Euskal Irratiak
Hendaiako azken berdegunean 250 bizitegi eraikitzeko proiektuak eztabaida piztu du

Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko 40.000 m2-ko eremuan 250 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa jarri du mahai gainean... [+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko "bandera beltz" nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


Eguneraketa berriak daude